Laugarren postua bermatuta, Bera Berak amaiera jarriko dio Zilarrezko mailari Gala Gar Toper Zaragoza La Jota taldearekin, igandean 12,30etan, Salduba kiroldegian. Bestetik, harrobiko gainontzeko taldeak Hondarribian, Hernanin, Orio, Zumarragan eta Bidebieta arituko dira. Eta eskolako taldeak, Usurbilen, Orio eta Yoldin.
Lyndie Tchaptchet super amara Bera Berako piboteak ezkerreko eskumuturrean eskafoidea hautsita du, atzo egin zioten frogan jakinarazi duenez. Ondorioz, baja izango da hemendik denboraldia amaitu arte.
super amara Bera Berak eta Grafometal Sporting Errioxak play-offaren hasierako egunak eta ordutegiak zehaztu dituzte. Ondorioz, final-laurdenetako joaneko partida Logroñoko Kirol Jauregian jokatuko da apirilaren 25ean, larunbata, 17etatik aurrera, eta itzulerakoa Josean Gascan izango da, maiatzaren 2an, 18etan.


































