Erreginaren Kopak atentzio guztia bereganatzen badu ere, Bera Berak beste erronka garrantzitsua du asteburu honetan, Cangasen, alegia, non Zilarrezko mailara igotzen saiatuko den beste hiru talde bezala.
Bera Berak ostiralean egingo du debuta Covadongako taldearen aurka (18,30etan, streaming); larunbatean 20etan (streaming) Sinfín taldea izango du aurrean eta igandean 12etan (streaming), antolatzailea, Cangas, alegia. Talde batek bakarrik lortuko du igoera.
Alba Menéndez, super amara Bera Berako kapitainak, Naia Amondarain txirrindulariak (Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa), Iris Arnaiz eta Izarne Sarasola futbolariek (Real Sociedad) eta Ainara Uribarri korrikalariak Gipuzkoako diputatu nagusiarekin gaur arratsaldean Donostian topaketa bat egin dute.
“Ostiralean 2022ko langa gainditzea espero dugu (finalean 3.089 pertsona izan ziren), izan ere, Illunben dagoeneko 2.500 pertsona izango gara” ziurtatu du Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak.
Hiru garaipen baino ez dute lortu asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Datorren asteburuan, talde gehienek jai dute, Erreginaren kopa dela eta baina senior eta kadete nesken taldeek hitzordu garrantzitsuak izango dituzte. Cangasen Zilarrezko mailarako igoera jokoan izango du Nely Carla Albertoren taldeak eta Lacturale Bera Bera kadete mailako Kopari helduko dio ostiraletik aurrera Gascan (12etan eta 15,30etan, eta larunbatean, 12,30etan).
Lau penalti jarraian huts egin ondoren, amaierarako minutu bat geratzen zenean eta markagailuan berdinduta, Elke Karstenek (berak bat huts eginda zuen) Castellanos gainditu du eta markagailuan aurretik jarri du super amara Bera Bera, Medeirosek zutoinera bota du azken erasoan. Garaipena (22-21) garrantzitsua golen aldea erabakigarria ez denez, bi puntu lortuta, Malagan gutxienez hamar minutuko luzapena izango dutela ziurtatu dute donostiarrek (maiatzaren 19an, 18etan).