
Ia bi hilabeteko etenaldia izan ostean, lehiaketara itzuliko da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligan. Horretarako, larunbatean Lanzarote egingo du bidaia eta igandean (12etan Donostiako ordutegian) 11. jardunaldiari ekingo Zonzamas Cicar Lanzarote taldearekin.

Zazpi beharrean, lau izango dira Bera Bera Eskubaloiak jokatuko dituen partidak asteburu honetan. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete Urdulizen izango du lehia baina Euskal Federazioko Lehiaketa Batzordeak Bera Beraren eskaera onartu du, kasu positiboak dituelako eta partida jokatzeko behar ziren jokalariak aurkezteko kolokan zegoelako. Bizkaian ere senior taldeak izango du hitzordua Kukullagarekin, puntuak pilatzen joateko partida garrantzitsua.

Hiru partida eta hiru porrot. Beste behin garaipenetik gertu egon zen Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldea baina azkenean amore eman behar izan zuen.