
Imanol Álvarez baja izanda, Álex Noguések zuzenduko du gaur, Nely Carla Albertoren laguntzarekin, SUPER AMARA Bera Bera Balonmano Morvedreren aurka (19, 30etan) Sagunton, Guerreras Iberdrola Ligako hamabigarren jardunaldian. Mauro Antonio Moreno (madrildarra) eta Cristina Martin (kataluniarra) epaileek zuzenduko dute lehia.

Denboraldi amaiera arte SUPER AMARA Bera Berak etxean jokatuko dituen partidak ikusi ahal izateko aukera berri bat ezagutarazi du klubak: helduek 56 euro ordainduko dute, jubilateu eta gazteenek (5-14 urte), 30 euro. Egungo abonutuek bezala, Kopako abonamenduan %20ko deskontua ere izango lukete.

Euskal Ligako txapelketan jarraitu ahal izateko, Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete nesken taldeek promozioari ekin behar diote asteburuan, ostiraletik igande bitartean. Gipuzkoako txapelketatik fasera iritsi dena Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldea.
Superkopaz geroztik 16 jokalariak oso-osorik elkartzeko eguna zen, lesiorik gabe, guztiak prest, baina ezin izanda, gaurkoan Malena Cavo ondoezik zegoelako etxean gelditu da –ez dauka Covideko sintomarik- eta, bestetik, Nely Carla Albertok entrenaldia zuzendu behar izan du Imanol Álvarez, Covid 19an positibo delako eta Álex Nogués, bigarren entrenatzaileak etxeratzearekin datozen egunotan amaituko duelako.