“Jardualdia garrantzitsua da” komentatu du SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek Gascan komunikabideen aurrean gaur goizean egindako agerraldian. Teknikariak onartu du ”puntuen tartea handitu dugu” baina, era berean, “zuhurtzia” eskatu du eta ohartarazi du bihar Gascan 18etan KH7 BM Granollers gainditzea “ez da erraza izango” (Óscar García –madrildarra- eta Andrés Rosendo –galizarra-).

Bidebieta, Yoldi, Andoain, Eibar, Orio eta Gasteizen arituko dira asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak. Azpimarratzekoak, nagusiko bi partida, alde batetik larunbatean Euskal Ligan Bera Berak Eharialdeari irabazi behar dio igoera fasea jokatzeko aukerak izan dezan eta igande goizean Lacturale Bera Bera kadete taldea Leizaran gainditzen badu Gipuzkoako Federazio Koparen jabe egingo litzateke.

Bihar, apirilak 1, Bera Beraren lehen titulua lortu zuela hamabost urte beteko dira. 2007an L’Elianan antolaturiko Kopan izan zen. Gipuzkoarrak 16. Fase finalari ekin zioten eta aurreneko urtean laugarren finalean ere amore eman zuten, gol bakar batez, Leonen Ribarrojarekin (26-27).

Espainiako Eskubaloi Federazioak Illunbeko Donostia Arenan apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean ospatuko den Erreginaren Kopako XLIII. edizioko ordutegiak ezagutarazi ditu. Egungo txapeldun Visitelche.com Elche taldeak final-laurdenak irekiko ditu 13etan Unicaja Banco Gijónen aurka eta lehen eguna SUPER AMARA Bera Bera vs Caja Rural Aula Valladolid partidarekin itxiko da (20,30etan, Teledeporte)