“Partida lehiakorra datorrela nabaritzen da zaleek ikusteko aukera izango dutena, irrikan geunden eta ziur nago bultzakada hori nabarituko dugula” adierazi du gaur SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek. “Beste pistetan zaleekin jokatzen denbora dexente daramagu eta gure gertukoek guren gozatzea nahi dugu, beraientzako jokatzen dugulako eta poztasuna eman nahi diegu” gaineratu du.
Brasil eta Argentinako Eskubaloi Federazioek SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso, Mariane Fernandes eta Malena Cavo deitu dituzte Erdi-Hegoaldea Txapelketan jokatzeko, Paraguayko Asuncion hirian urriaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dena eta Espainian abenduan burutuko den Mundialerako hiru txartela banatuko dituena.
SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola 21-22 Ligan aurreneko bi puntuak eskuratu ditu gaur, Handbol Sant Quirze debutaria aise gaindituz (16-38) seriotasun handiko partidan.
“Ez da astebete erraza izan, baina burua altxatu behar da” Imanol Álvarez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak adierazi du bere agerraldian izan ere, bere taldeak Guerreras Iberdrola 21-22 ligari hasiera emango baitio Handbol Sant Quirze (larunbata, 18:00etan. Jordi Pinilla eta Eric Deiros, ikastetxe katalana) bisitatzen.
Donostiako Josean Gasca kiroldegian eskubaloiko partidak ikusteko harmailetara itzultzen laguntzeko, Bera Berak aplikazio bat prestatu du sarrerak aldez aurretik erosteko web orritik.