
Horrelakoa da bizitza. 2007an Imanol Álvarez Viktor Debreren bigarren entrenatzailea zen Arraten eta mailari eustekotan Tatabanyara, Hungariako entrenatzailearen herriraino, bizikletaz joateko promes egin zuen. Guztira 2.700 kilometro eta hitza bete zuen. Kirolak dituen berezitasunak direla eta, bihar (18etan) Espainia zuzenduko du Budapestetik 60 kilometrora dagoen herri honetan.

SUPER AMARA Bera Berak ez dio aukerarik eman Balonmano Salud Tenerife taldeari Gascan lehia aurreneko zatian erabakita (34-15, 17-8 atsedenaldian), Ligako 16. Jardunaldian selekzioek eragindako etenaldira lider iritsita.

Málagan Ligan aurreneko porrota jasan ostean, SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Salud Tenerife hartuko du larunbatean 19,30etan Josean Gascan sentsasioak berreskuratze aldera, “partida on bat egitea behar dugu” onartu du Imanol Álvarezek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Erorkizuna Orain Guneak datorren martxoaren 16an (13etan) Erreginaren XLIII edizioko Kopako eta minikopako zozketak hartuko ditu.