Ez da ohikoa 31 gol jasota Super Amara Bera Berak irabaztea, baina azken hiru minutuetan lortutako 0-3ko partzialari esker, Gavilanek sei metrotan egindako bi akziok, Arcosek gauzaturiko penalti batek eta Aallak Mangueren aurka egindako geldiketak (berdinketa izango zena) donostiarren beste garaipen bat ahalbidetu dute Telden (31-32, 16-18 atsedenaldian).
Zubileta Evolution BM Zuazok eta Espainiako Eskubaloi Federazioak super amara Bera Beraren eskaera onartu dute, ondorioz, derbia apirilaren 15ean jokatuko da, larunbata, 13etan, Josean Gasca kiroldegian, Guerreras Iberdrola Ligako liga erregularreko azken jardunaldiko partidari dagokiona.
Ereintza liderra gainditurik, Euskal Ligako Bera Berako taldeak Ameztoi Zarautzen aurka arituko da larunbatean Aritzbatalden. Hiru puntura daude zarauztarrak eta liga amaitzeko bi partida falta dira. Aurreneko bi taldeek Zilarrezko mailara igotzeko aukera dute eta berdinketa edo garaipena lortuz gero, Bera Berak ziurtatuko luke helburu hori. Galtzekotan, apirilaren 23era arte zain egon beharko luke Jarrilleras iritsiko baita Bidebietara.
Super Amara Bera Berak Kanaria Handira bidaiatuko du bihar, Liga erregularreko azken-aurreko jardunaldian Rocasaren aurka jokatzera (larunbatean, 21,15ean, TDP). Imanol Alvarezen iritziz, partida horrek ez du eraginik izango puntuei dagokienez, “baina bai probei eta sentsazioei dagokienez”.
Larunbatean Bidebietan Bera Berako euskal ligako taldeak Ereintza liderra gainditu zuen (19-13, 8-4 atsedenaldian), bi puntura gerturatuz (average delakoa alde dute donostiarrek). Horrez gain, Ameztoi Zarautz hiru puntura urrundu du Bera Berak Leioan galdu baitzuten zarauztarrek. Datorren asteburuan Aritzbatalden izango dute bi taldeek hitzordua, liga amaitzeko azkenaurreko partidan.