Espainiako Eskubaloi Federazioak Zilarrezko Mailara igotzeko antolatu diren sei sektoreetako egoitzak, ondorioz, Bera Berak aukera hori Palentzian izango du maiatzaren 12tik 14 bitartean.
Astelehenean Euskal Kopako finalak jokatu ziren Zarautzen, horien artean, senior mailakoa. Bera Berak Ameztoi Zarautz izan zuen aurrean Aritzbatalde kiroldegian baina zarauztarrak estu hartu ostean amore eman behar izan zuten. Orain, senior taldeak Zilarrezko mailarako igoera fasea prestatzen hasiko da, maiatzaren 12tik 14ra jokoan izango dena.
Nekea nabaritu arren, super amara Bera Berak kanporaketa bideratu du, Xixongo La Arenan jokatutako play-offetako joaneko partidan errenta interesgarria lortu baitu, Motive.co 21-31 gaindituta (12-17 atsedenaldian), meritu handiko partidan, batez ere erasoari erraztasunak eman dizkion defentsako lanean oinarrituta.
Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean egin du gaur agerraldia, titulurako play-offak hasi bezperan. Motive.co Gijónen aurka jokatuko du super amara Bera Berak La Arenan (ostirala, 21, Roberto Carlos Mendoza eta Pablo Visciarelli, Andaluziarrak), eta Kopako txapeldun izan ondoren “datorrenari hobeto heltzen diogu” onartu du, eta “nekatuta egon arren, taldeak lehiatu egingo duela” ziurtatu du.
Bi egun igaro dira Malagako Martin Carpenan ospatu den Erreginaren Koparen XLIV edizioko garaikurra altxatu genuenetik, eta klubak eskerrak eman nahi dizkie eskubaloiko sekzioaren arrakasta berri bat posible egin duten entitate eta pertsona guztiei.