Bera Bera senior taldeak Jarrilleras gainditu zuen igandean Gascan (28-26) eta horri esker bigarren postua lortu dute Euskal ligako txapelketan eta Zilarrezko mailan jokatzeko igoera faserako txartela.
Super Amara Bera Berak zazpigarren Erreginaren Kopa irabazi du gaur arratsaldean Malagako Martin Carpena kiroldegian KH7 BM Granollers gaindituta (31-25, 16-11 atsedenaldian), defentsa itogarriari eta erasoan erakutsitako pazientziari esker.
Lau urte geroago, super amara Bera Bera Kopako final batera itzuliko da, kasu honetan, KH7 BM Granollersen aurka, Costa del Sol Malaga mendean hartuta (27-20), Mecalia Atletico Guardesen aurka sufritzen jakinda emozio handiko neurketan (25-23). Finala igandean izango da 19etan Malagako Martin Carpenan (Teledeporte).
super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatuko du berriro Kopako finalarrekoan (larunbatean, 21etan), gaur arratsaldean Malagako Martin Carpena kiroldegian Atticgo BM Elx (36-24) mendean hartuta, izan ere, donostiarrek partida bikain jokatu dute defentsan, atepean eta erasoan baliabideak erakutsiz.
super amara Bera Berako entrenatzailea, Imanol Alvarez, komunikabideen aurrean agertu da Malagako Martin Carpenan ospatuko den Kopa hizpide. Atticgo BM Elxen aurkako final-laurdenei aurre egingo dio taldeak ostiralean (18etan, rtve.play).