Sailkapenean eraginik gabe egin diote aurre derbiari gaur eguerdian Gascan super amara Bera Berak eta Zubileta Evolution Zuazok, baina defentsa, atezain, golak egiteko gaitasuna eta gipuzkoarren abiadura funtsezkoak izan dira lehia desorekatzeko (41-17, 20-12 atsedenaldian).
Sin incidencia en la clasificación han afrontado el derbi este mediodía en el Gasca tanto super amara Bera Bera como Zubileta Evolution Zuazo pero en el que la defensa, la portería, los goles y la velocidad de las guipuzcoanas han sido clave para desequilibrar el duelo (41-17, 20-12 al descanso).
Super Amara Bera Berak Zubileta Evolution BM Zuazo hartuko du bihar, larunbata (13: 00etan), Gascan, Iberdrola 22-23 Guerreras Ligako liga erregularra itxiko duen partidan. Jokoan puntu premiarik ez dagoen arren, “bi taldeoi gustatuko zaigu irabaztea, eta derbia izango da datorrenerako prestatzeko”, Imanol Alvarezen iritziz.
Asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bi partida baino ez dituzte jokatuko, biak kadete mailakoak eta etxetik at. Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak egungo faseari amaiera jarriko dio Orion larunbatean 16etan, partida guztiak irabazi dituen Sukia Orio Eskubaloia liderraren aurka. Malagako Kopa prestatze aldera, partidarik aproposena.
Herreria Bidebieta Bera Bera mutilen taldeak ere faseari liderra bisitatuz amaituko du, Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo, alegia. Larunbatean Barakaldoko Gorostiza kiroldegian goizeko 10,30etan.
super amara Bera Bera serio aritu da Naibc San Adrian (21-46) gainditzeko gaur arratsaldean Bilboko Recalde-El Fango kiroldegian. Ondorioz, Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka Euskal Kopako final berri bat jokatuko du (data eta lekua zehazteke).