Akaba taldeak kanariaseko taldea aurrez aurre izango du, larunbatak 19 , 19:30´tan Bidebietako pistan. Lanzarotek mementu honetan sailkapeneko 8 garren postuan aurkitzen da eta jardunaldi bakoitzean bere joku mailaren hobekuntza nabaria da.Denboraldi honetan bere jokalari hoberena galdu du baina lau atzerritar gehitu ditu: Morozova, Bejckten, Crisstiansen eta Nedeliu. Hauek, Belen, Parreño eta Soraya nazionalen ondoan, taldeko bizkarrezurra osatzen dute.Akaba taldea bere seigarren garaipenaren bila aterako da eta partidu hontarako jokalari guztiak prest daude. Emakumezkoen “Super Liga” honetan edozein ezbehar funtsezkoa izan daiteke eta donostiako taldearen mementuari etekina atera behar zaio, sailkapeneko lehen postutan mantentzeko garaipen berri bat lortuaz. Epaileak kantabriako Arce Ortega eta Francisco Diez bikotea izango dira.
Cristina Lopez Quiros, Akaba Bera Berako jokalaria, Jose Aldeguer selekzionatzaileak selekzio nazionalaren hurrengo deialdirarako aukeratu du, Balentzian, urriak 27 tik 30 era egingo den konzentraziorako. Konzentrazio erronda berri hauek jokalari desberdinen egoera aztertzeko dira eta Cristina bakarrik deitua izan da. Aurreko deialdian Tati Garmendia eta Vanesa Albardias egon ziren. Amatasun susperraldiaren ondoren eta taldearekin entrenatu ondoren pasaitarra dagoeneko prest dago selekzionatzaile nazionalaren eskuetan jartzeko.
Egin berri den E.H.F. ko 3 garren errondaren zozketan , donostiako taldeari TMO ANKARA taldea tokatu zaio. Turkiako tadea da eta “ Champions League “ tik dator, bertan lehen errondan kanporaketatik kanpo geratu zen, GAS ANAGENNISI ARTAS Greziako taldearen eskutik. Emaitzak 21- 23 eta 25-33 izan ziren, bi partiduak irailak 13 eta 15 ean izanik. Kanporaketa hontatik E.H.F. ko 2 garren errondara pasa ziren eta bertan ZRK IZOLA BORI Eslobeniako taldearen aurka jokatutako bi partiduak irabazi zituzten. 39-21 eta 39-33. Akabak lehen partidua Bidebietan jokatuko du, urtarrilak 4 edo 5 ean eta bigarrena Turkian urtarrilak 11 edo 12 an. Bera Bera eskubaloi saila dagoeneko lanean jarri da aurkariaren informazioa eta jokatutako bideoak lortzeko. Momentu honetan turkiarren potentziala norainokoa den ez jakin bat da eta dagoen informazio bakarra Turkiako selekzioak jokatu zuenekoa da, Europako Txapelketarako klasifikazioko play-off ak, 2002 ko ekainan. TMO SC ANKARA´ ko hiru jokalarik parte artu zuten: Funda Gulcen 26 urte, 1,65 zm´ko altuera,55 kg eta 50 aldiz internazionala (selekzioan internazionalitate gehien dituen jokalaria). Serpil Iskenderoglu 20 urte, 1,65 zm´ko altuera eta 13 aldiz internazionala. Azkenik Olesia Coskun, 33 urte, 1,83 zm´ko altuera eta 7 aldiz internazionala( jokalari beteranoena selekzioan).
Elkartearen barruan zozketaren emaitza ez da gaizki erori, teorian behintzat aurkari zailagoak baziren eta. Ro´Casa, Canarias´Eko Taldeak berriz zozketan zorte txarragoa izan du, TV GIESSEN LUETZELLINDEN talde alemanaren aurka jokatu beharko du, aurreko denboraldian donostiako taldea europako txapelketatik kanpo utzi zuen talde bera. Beti bezala, badakizue ahalegin guztiak egingo ditugu.
Jose Aldeger selekzionatzaile nazional berriak Vanesa Albardías eta Tati Garmendia, Akabako jokalariak, talde nazionalak egingo duen konzentraziorako deitu ditu. Balentzian egingo da urriak 14 tik 16 ra.
Entrenatzaile berriak konzentrazio honetara bederatzi jokalari berri deitu ditu, selekzio barruan berrikuntza bat egiteko asmoarekin.
Zorte ona opa diegu bi jokalariei.
Bera Berako eskubaloi atalak talde guztiak izango ditu lehíaketan aste buru honetan. 2 garren nazional mailako taldeak bere lehen partidua Bilboko San Adrianen aurka jokatuko du. Igandean, urriak 20, 12:00 tan Bidebietan. Javier Iriartek entrenatutako talde donostiarrak bizkaitar taldearen aurrean gogoz harituko dira goi mailako bere kideen antzera. Denboraldi honetarako Bera Berak bere plantila indartu du Ruth Calleja eta Patricia Elorzarekin (junior internazionalak) Gasteizeko Erihaldea taldetik etorriak, Garbiñe Otaegi Andoaingo Leizaran taldetik eta Joana Erauskin Bermeoko Urdaibai taldetik. Guzti hauek aurreko denboraldiko jokalariei laguntzera datoz.: Amaia Otero, Cristina Valle, Leire Otero, Tamara Montoto, Idoia eta Leire Zearreta, Eva Sanchez eta Ainara Perez. Talde hau goi mailako taldearen konbokitoriatik kanpo geratzen diren jokalariak osatuko dute, Itxaso Egaña, Matxalen Ziarsolo eta Nely Carla Francisca.
Ordezkoak Adrian Veiga, Jose Manuel Otero, Patxi Eskisabel eta Luis Sarobe.
Talde jubenila berriz Zumaiako Pulpo taldearen aurka jokatuko du, igandean ere goizeko hamarretan, Bidebietako Polikiroldegian.Talde hau Amaia eta Lorena Garzia, Lidia Sánchez, Maider Reboredo Ainoa Urretabizkaia, Naiara Elgarresta, Laura Valle, Naike Azurza, Idoia Fernández, Begoña Gonzalez, Aintzane Artano eta Maialen Caok osatzen dute. Entrenatzailea Ramon Frutos izango da eta ordezkoak Jose Ignacio Garzia eta Txema Valle.
Talde kadeteak Urnietako taldearen aurka jokatuko du, Urnietako Polikiroldegian. Ordua eta eguna oraindik ziurtatu gabe dago federazio aldetik. Talde hau jokalari hauek osatzen dute: Roxana Citu, Maider Vicente, Iratxe Bengoa, Nahiara Silva, Amaia Cercadillo, Jazmina Sánchez, Jessica Perez, Enara Martinez, Enara Otero, Eider Sánchez, Sara Curto, Laura Pires, Beatriz Domínguez eta Marta Mercero. Entrenatzaileak Naiara Utiel eta Ramon Frutos izango dira eta ordezkoak Jose Silva eta Antonio Curto.
Talde guztiei zorte ona opa diegu temporada berri honetan.