Bera Bera

Select your language

Izugarria. Akaba Bera Bera eskubide osoarekin sartu da euskal eskubaloiaren historian. Bukaerako 27 eta 28ko emaitzari esker Europako Errekopako Final Erdietan sartu da. Taldeak neurketa osoan erakutsi duen nahia eta lana azkenean saria eduki du. 5:1 defentsarekin, Garmendia aurrean lana eginez, aurkarien eskubi alboko Melbeck-en kanpo jaurtiketak eragoztea lortu da, baita Huh korear erdilariaren barnekaldiak ere. Aldiz, daniar taldearen izarra, Jelena Eric serbiarra, bere kanpo jaurtiketa bortitzen bitartez markagailuaren diferentziak murriztu ditu, Akaba Bera Berak partida menperatzen ari zen unean. Lehen zatia bi taldeen arteko norgehiagoka oso parekatua izan bada ere, bigarrena Akabarena izan da. Oso defentsa itogarria egiten eta kontraerasorako erasoaldi azkarrak erritmo handiarekin eginez, bigarren zatiko lehen laurdenerako bost goleko errentarekin jarri da, 18 eta 23. Hala ere, Eric-en jaurtiketen bitartez aldea murriztea lortu dute daniarrak. Honela, jokuaren azken minutuan sartzen da 27na berdinduta eta Akaba baloiaren jabetzarekin. Gol bat gehiagorekin kanporaketa donostiarrentzat izango da. Baloia galtzen da. Kif Vejen-en kontraerasoa. Bouveret-en geldiketa eta baloia bandatik ateratzen da. Hamar segundu gelditzen dira eta daniarrak ateratzera dijoazte. Banakako defentsa egiten du Akabak. Botez pasea piboteari. Bouveret-en geldiketa eta pasea Tervel-i zelai erdira. Lau segundu geratzen dira. Tervel botearekin aurkarien atera hurbiltzen ari da. Bi segundu falta dira eta Tervel jaurtitzeko salto egiten du. Gola. Partida bukatu da eta Akaba europako errekopako final erdietara sailkatua

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores