Bera Bera

Select your language

Bihar martxoaren 8an, emakume langilearen eguna, arratsaldeko 16:30etan Bidebietako kiroldegian euskal eskubaloiarentzako garrantzi handiko partida ospatuko da. Kif Vejen danimarkako taldearen aurkako lehia Europako Errekopako final laurdenak gaindituz gero donostiarrak historia egiteko une aproposa dute. Erronka historikoa, non, nekearen gainetik taldeak bere indar guztiak erakutsiko du eta borroka bere gain hartzeko prest dago. Daniar taldea bostgarrena dago kokatua ligan, laugarrenarekin berdinduta Slagesse indartsuarekin, hau da, Akaba bezala. Dena den danimarkako liga munduko indartsuena dela kontutan eduki behar da eta espainiakoarekin alde handia dagoela. Daniar taldeak bere jokalarien artean ligako golegilea du, Jelena Eric serbiarra, bederatzi metroetatik golak egiteko gaitasun handia duena eta lehenego lerroko edozein postuan jokatu daitekeena. Baita Stefanie Melbeck aleman ezkertiarra ere dago, oso jaurtitzaile ona izateaz gain defentsan ere nabarmentzen da. Ezker alboko postua Young Sook Huh internazional korearrarekin konbinatzen da, honek erasoko jaurtitzaile eta lerro arteko jokoan nabarmentzen da. Hauek guztiak Charlotte Høfeldt pibotearekin ondo moldatzen dute erasoaldietako jokoa. Azkenik, hegaleko jokalariak oso azkar ateratzen dira kontraerasora eta oso ona dute bat-bateko sarrerak. Dauzkaten kalitate handiko banakotasun hauek badira, talde modura duten defentsako antolatzeko era nabarmentzekoa da. Hau da bere indarra talde bezala. Normalean erabiltzen duten defentsa sistema 6:0 da. Beraz, bihar Akabak ideiak oso garbiekin aterako beharko du, intentsitate handiko defentsa bat eginez eta baloi igoerak oso azkarrak egin. Emaitza on bat lortzera joan beharko da gero, danimarkan kanporaketagatik borrokatu ahal izataeko. Oraingoz, ez dira prest egongo jokalari guztiak Esme Lopez ez baita bihar deialdian sartuta egongo. Bere belauna nahiz eta martxa onean joan Reyes Carrerek ez du bere agerraldia derrigortu nahi izan. Datorren asteazkenean Akabak Cementos La Union-i aurre egin beharko baitio eta irabaziz gero laugarren postutik bi puntura geratuko litzateke. Espero dugu bihar larunbata Bidebietako harmailak bete-bete egotea goi mailako internazional partida hau ikusteko HARRERA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN Gaur goizean Akaba Bera Bera taldeak Markel Olano Diputatu Nagusiaren harrera jaso du, joan den otsailaren 27an Superkopako titulua irabazteagatik taldeari zorionak emateko. Gainera, atzo ostiralak, Kursaal egoitzan egindako ekitaldian Akaba Bera Berak 2007ko Gipuzkoako talde onenaren saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores