Aste buru honetan Akaba Bera Berakoak Reyes Carrere entrenatzaile oiarekin, orain BM.ALUCINE ALSER SAGUNTO taldeko aulkian, eta Eider Rubio,Akaba Bera Berako jokalari oiarekin aurrez aurre ikusiko dira.
Sagunto taldea sailkapeneko zazpigarren postuan aurkitzen da, postu honetan eta Erreginaren Kopa jokatuko duten zortzi taldeen artean mantentzeko helburuarekin.
Zornitza Koleva (Bulgariarra), Isabella Florian (Errumaniarra) eta Edina Kovacs ( Hungariarra), Eider Rubiorekin batera, talde honetako jokalari aipagarrienak dira.
Partiduko epaileak Merino Mori eta Moyano Prieto (Leon) jaunak izango dira.
Larunbatak 24ean 18,30tan Bidebietan, sailkapenean puntu berdinekin lider bezala dauden bi taldeak aurka jokatuko dute. Joaneko partiduan Portugaleten donostiakoak galdu egin zute 23-20 (atsedenean 11-11), beraz hiru goleko aldea gainditu beharko dute bien arteko zenbaketa partikularra aldeakoa izateko .Partidua oso berdindua izango da eta etxekoak motibazio handiarekin aurkitzen dira zailtasun hau gainditzeko. ZORTE ON.
Larunbatak 24ean 20,00tan Bidebietan 2. Nazionalak Portugaleteko Jarrilleras taldea hartuko du . Partiduak ez du zailtasunik eduki behar donostiakoentzat etxean jokatzen dutela kontuan izanik, baina honek ez ditu etxekoak oharkabetu behar eta partidua ez galtzeko mentalizatuak egon beharko dute.
Igandeak 25ean 10,00etan kadete taldeak Legazpiaren aurka jokatuko du. Bi taldeen sailkapena ikusirik, hasiera batean badirudi Bera Berak ez duela zailtasun handirik izango partidua gainditzeko eta sailkapeneko lider bezala jarraitzeko.
Akaba Bera Berak sekulako garaipen berri honekin fisikoki momentu onean dagoela egiaztatzen du.
Lehen zati berdindu baten ondoren, atsedenean 7-10 emaitzarekin amaituaz, markagailuan aldea handitzen joan ziren eta bigarren zatiko 5-19 partzialarekin partidua nagusitasunez gainditu zuten.