Bera Bera

Select your language

Sailkapeneko postu gorenetan finkatzen ari da Bera Bera Eskubaloia oso bigarren zati onari esker BM Alcobendas arerio zuzendari 36-25 irabazi ostean.

Mundiala dela eta ia bi hilabeteko etenaldia bete ostean, Bera Berak adina puntuekin zegoen BM Alcobendas gaztea hartu du Anna Punkoren bajarekin. Garaipen ostean, hirugarren postuan jarraitzen dute donostiarrek bigarrena puntu batera duelarik, Mar Saguntok 23-24 Alacanten irabazi baitu.

Partidak bi alde izan ditu. Hasiera ona eman ondoren (5-3), -Libe Altunari esker- segituan berdinketa lortu du BM Alconbendasek eta aurretik jartzea ere lortu dute madrildarrek (12-13) atsedenaldira iristeko bost minutu falta zirela. Halere, Bea Fernandezek behin baino gehiagotan asmatu egin du eta Bera Berak markagailuari buelta eman dio 16-14.

Reyes Carrerek Anna Punkoren baja garrantzitsuarekin ekin dio partidari, Eider Rubiok –bigarren zati bikaina egin du- errusiarraren lekua bete egin du eta Vero Cuña zentral postuan aritu da. Anita Campak ezker hegalean hasi du partida -15. Minutan Bea Fernandez sartu da- eta defentsan Eli Pinedok ordezkatzen duen serbiarra.

Donostiarrek arazaoak zituzten Mireia Gonzalez eusten eta erasoan, batetik, baloi ugari galdu dituzte eta, bestetik, Carvalho piboteari ez dizkiote asistentzia onak eman. Bigarren zatia ikusgarria izan da, nahiz eta Mireia Gonzalezen golak 16-15 ezarri.

Lehenengo hamar minutuko partziala 7-2 izan da Bera Berarentzat, defentsan bikain aritu ostean eta BM Alcobendasen akatsak baliatuz. Madrildarrek ez dituzte donostiarren kanporaketak aprobetxatu. Aitzitik, Bera Berak korrika egiten asmatu egin du eta Eider Rubio bikain aritu da. Zortzi gol sartzea gain, baloiak lapurtu ditu, asistentzia ugari banatu eta madrildarren defentsan zuloak aurkitu.

Darly Zoqbi atezaina ere oso fin aritu da. Aipatzekoa da Reyes Carrere entrenatzaileak jokalari guztien artean banatu dituela minutuak, berak nahi duen jokurako beharrezkoa dena eta taldeak aste gutxitan partida ugari jokatuko dituelako.

Ondorioz, Mar Saguntoren ondo-ondoan jarraitzen du Bera Berak. Horrez gain, datu estadistikoak apurtu ditu, hau da, ez zuela partidarik irabazi 30 minututan 14 gol jasota eta, bestetik, partida osoan 24 gol baino gehiago jasoz gero, asko sufritzen duela. Gaur, 40 minutu bakarrik.

Partida hasi baino lehen, Bera Bera Eskubaloi taldeko Amaia Ramirezek Mundialean aritu diren Pinedo, Carvalho eta Menari opariak ema dizkie eta brontzezko domina lortu duen Eli Pinedori txapela jarri dio. Bera Berako jokalari ohia Ciobanuk ere zaletuen txaloak jaso ditu. Partida ikusten Jorge Dueñas Espainiako hautatzailea izan da, omenaldia ikusi ez duena norgehiagoka hasita sartu delako Bidebietan.

Bera Bera 36 (16+20): Zoqbi, Altuna (3), Pinedo (3), Rubio (8), Carvalho (5), Cuña (2), Ziarsolo (5) –titularrak- Yamiley (a.s.), Campa (2), Bea Fernández (5), Mena, Berta (3) eta Menéndez.
 
BM Alcobendas 25 (14+11): Ciobanu, Ferrer (3), Morante (1), Arderius (7), Álvarez (3), López (5), González (6), García, Prieto, Carrera (a.s.) , Sainer eta Navas.

Epaileak: Jorge eta Jesús Escudero (Kantabria) Kanporaketak: Rubio, Carvalho, Pinedo eta Bea Fernández Bera Beratik eta Morante eta Álvarez BM Alcobendas taldetik.

Partzialak: 2-1, 5-4, 8-8, 9-10, 12-12, 16-14 –atsedenaldia- 19-16, 23-16, 27-18, 30-21, 32-23 eta 36-25.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores