Bera Bera

Select your language

Mundiala jokatu ondoren, Antonella Mena Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalaria Donostian dago dagoeneko. Txapelketa gazi-gozoa izan da berarentzat, alde batetik, Argentina selekzioak egin duenarekin ez dago gustora “helburuak bete ez ditugulako, behar zen garaietan asmatu ez dugulako eta honek ezin du berriro ere gertatu” dio behin eta berriz pibote argentinarrak. Bestetik “pozik” dago Mundialean egin duen lanarekin, izan ere, Argentinako selekzioko gehien jokatu duena izan da bera, bost ordu t’erdi baino gehiago egon da pistan zazpi partidatan, bataz beste, 47,5 minutu eta %73ko portzentajearekin zortzi gol sartu ditu. “Bai, asko jokatu dut, Uruguairekin aurka oso nekatuta sentitu nintzen Mundialeko erritmoa oso altua delako, kontaktu asko dago eta kolpe ugari daude” adierazi du. Bere iritziz, Mundialean hartu duen esperientzia “oso positiboa izan da, dena balio du, akatsak ez errepikatzeko eta hurrengo Mundialari begira ikasteko”. Halere, Bera Bera Eskubaloi taldeko pibotea dio atsekabez “hobeto aritu gara Europako selekzioen aurrean Boli Kosta eta Uruguaien aurka baino”. Bere ustez, “goi mailan lehiatu dezakegula erakutsi genuen bigarren postua jokuan zuen Kroaziaren aurka. Atsedenaldian hiru goleko abantaila genuen eta amaieran bost golez galdu genuen”. Aitzitik, “Argentinak ez zuen mailarik eman Uruguai eta Kubaren aurka”. Australiari irabazita azken postu saihestu zuen. Antonella Menak nahiago zuen Brasilek irabaztea Mundiala, “Joku Olinpikoetarako txartelako emango zigutelako” Panamerikarretan Argentina zilarra lortu baitzuen. España- Noruega Gaur gauean (23, teledeporte) Jorge Dueñasen selekzioak Mundialeko finalerdia jokatuko du Norvegiaren aurka. Brasil gainditzeko balio izan zuen Eli Pinedoren golak zeresan handia eman du. Bera Berako jokalaria Trending Topic izan zen twitteren eta elkarrizketak izan ditu, besteak beste, Ondacero, Cope eta Radio Marcan. Adierazpen hauetan Eli Pinedok azpimarratu du “baloiak ez galtzea garrantzitsua izango da Norvegiak oso kontraeraso bortitza duelako”. Danimarkak eta Frantziak jokatuko dute bigarren finalderdia. Azkenik, Dara Carvalhoren Brasilek bostgarren postua du helburu Kroaziaren aurkako partidan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores