Bera Bera

Select your language

Eli Pinedo, 58; Eider Rubio eta Bea Fernández 56 gol banarekin dira Bera Bera Eskubaloi taldeko golegile nagusienak lehenengo itzulian. Taldeak 377 gol sartu ditu, jokalari hauen artean 170 aldiz zulatu dituzte arerioen ateak, hau da, %45a. Eta bide ezberdinak erabiliz. Eli Pinedok ezin hobeto gauzatzen ditu kontraerasoak, ezker hegala eta pibote egoerak baita ere. Eider Rubiok dauka penaltiak jaurtitzeko ardura eta barneraketen bidez atea zulatzen saiatzen da eta Bea Fernández kantabriarra lerro etenan eroso dago kanpoko jaurtiketa eraginkorra duelako. Nahiz eta Bera Bera ligako bigarren golegile nagusiena izan, 15. eta 19. posizioetan dira hirurak golegileen artean, BM Alcobendas taldeko Marta López zerrendaburu delarik. Etxean partida bat gutxiago jokatu arren, Eider Rubiok bi gol gehiago sartu ditu Bidebietan eta Elik nahiz Beak 31 aldiz zulatu dituzte ateak etxetik kanpo. Carvalho eta Matxalen Hiru jokalari hauen ondoren, Dara Carvalho (39 gol) eta Matxalen Ziarsolo (38 gol) agertzen dira, pibote brasildarrak ezin izan zuen Leonen eta Sagunton jokatu. Kapitanak Bidebietan zortzi gol gehiago sartu ditu etxetik kanpo baino. Melinda Bertak 34 gol sartu ditu, Murtzian, lehenengo zatian, orkatila bihurritu zuen eta ziur aski Etxebarrin baja izango da. Anna Punkok 33 gol daramazki eta Eli, Eider eta Bea jokalarien gertuago legoke lesioak azkeneko lau partidak jokatzen galerazi diolako. Verónica Cuña zentralak 28 gol sartu ditu, Libe Altunak, 16; Anita Campak, 8, Antonella Menak, 6; Alba Menéndezek, 3 eta Murtzian Nagore Arizaga estrenatu zen. Guztira, taldeak 377 gol sartu ditu, hau da, bataz beste partidako 29 gol.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores