Bera Bera

Select your language

Oso bidai berezia da Bera Bera Eskubaloi taldeko galiziarrarentzat. Verónica Cuñak orduak inbertituko ditu familaren ondoan egoteko, izan ere, laster izeba izango da eta, bestetik, Porriño jaioterrian aurreneko aldiz jokatuko du ohorezko mailan. Berarentzako “han jokatzea berezia izango da bertan eskubaloia bizi nuelako eta jokalari asko ezagutzen ditudalako” aipatu du.. “Berezia izango da partida aurretik eta ostean, partidan ahalik eta ondoen egin behar dugu” ohartarazi du. Bera Berak gaur egin du bidaia autobusez Porriñoraino eta jokalari guztiak prest dira bihar, arratsaldeko 6etan, emakumeen eskubaloiko ligako 19. jardunaldiari ekiteko. Anna Punko minutuak izan zituen Cleba Leonen aurkako partidan eta Libe Altuna sendatu dira. Bihar larunbata, Bera Berak ordu beteko entrenaldi saioa egingo du udal kiroldegian bertan, goizeko 10etatik aurrera. “Porriño ligara egokitu da” Bera Berako zentralak onartu du faborito direla bihar. Izan ere, aurreneko itzulian Porriñok 11 gol baino ez zituen egin Bidebietan. Cuñaren iritziz “Porriño ahulago ikusi nuen orduan, denboraldi ona burutzen ari dira baina, batez ere etxean –Elda Prestigio gainditu zuten- eta orain, dirudienez, ligara egokitzen ari dira talde gaztea izan arren”. Zentzu honetan, Cuña baieztatzen du “hobeak garela”, halere “pistan frogatu behar dugu nagusitasun hori” ohartarazi du. Galiziarra “pozik” dago Donostian eta “aurten gainera EHF Cup jokatzeko aukera izan dut, Ladaran aurkako kanporaketa galdu arren”. “Halere – jarraitzen du galizarrak- partida sutsuak jokatu genituen, Gasca bete genuen eta gauza guzti horiek betetzen gaituzte jokalari gisa haziz”. Anna Punkoren lesioak minutuak eman dizkio Cuñari. “Bai, eskuin hegalean ere jokatu dut baina pistan egotea da garrantzitsuena eta posizio ezberdinetara moldatzen saiatzen gara” azaldu du. Taldearen asmoa da “bigarren gelditzea, merezi dugulako eta lan handia egiten ari garelako” eta bestetik, Kopa ere aipatzen du “gauza positiboak egin nahi dugulako bertan”. Martxoan “nekea” agertu arren, Verónica Cuña “baikor” da egutegiari so eginez gero, batez ere, Elche eta Sagunto hartuko baitu Bera Berak “bigarren lekuari eusteko”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores