Bera Bera

Select your language

Gaur arratsaldean Bera Berak emakumezkoen eskubaloi ligako 22. Jardunaldiko partidari ekingo dio Mar Saguntoren aurka, valentziarrak bigarren postua lortzeko borrokatik baztertzeko asmoz.

Donostiarren aurreneko aukera da gaurkoa, ondorioz, ilusio handiz arituko dira Bidebietan, arratsaldeko 7etan, beste urrats ematera helburua lortze aldera eta sailkapenak eskaintzen duen tartea lagun. Aitzitik, valentziarrek ez badute garaipena lortzen ezin izango dute aurten azpitxapeldun gelditu.

Atzo, ustekabean, BM Alcobendasek Itxako gainditu zuen Lizarrerian (27-28). Honek esan nahi du Bera Berak matematikoki bigarren postuaren jabe egiteko gutxienez madrildarren aurkako (apirilaren 21ean) partidari arte zain egon beharko dutela.

Mar Sagunto (eta bestelako izenak) arerio arriskutsua izan ohi da Reyes Carrereren jokalarientzat. Prestatzaileak berak Patri Alonso, Alicia Fernández eta Bea Escribano azpimarratu zituen, batez ere Alonso “jokua zuzentzen duena eta taldekideak hobeak dira bere ondoan”. Sei metrotara hurbiltzen saiatzen da beti Mar Sagunto. Hori ekiditeko Bera Berak sendo defendatu nahi du eta eserlekua mugitu “jokalari gehiago ditugu eta honek partida desoreka dezake” Reyes Carreren ustez.

“Defentsan sendo ez bagaude, arazoan izango ditugu” ohartarazi du prestatzaileak. Era berean, bere jokalariak animatzen ditu “joku alaia egiteko, Bidebietaren gustukoa”.

Horretarako, lehenengo itzulian bezala, Darly Zoqbiren inspirazioa beharko du Bera Berak, horrez gain, Eli Pinedo, Bea Fernández eta Dara Carvalho internazionalen zirtadak; Eider Rubiok gerrialdeko minak gainditzea eta Vero Cuñak gidaritzarekin asmatzea, Anna Punkoren kanpoko jaurtiketa, Altuna, Berta eta Ziarsolok asmatzea kontraerasoetan eta Menendez, Campa, Arizaga eta Yamiley adi eta prest egotea edozein momentutan pistara sartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores