Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Bidebieta kiroldegian, Bera Bera Eskubaloiak datorren denboraldiari begira aurreneko fitxaketa aurkeztu du. 28 urte dituela, Gasteizko laterala Patricia Elorzak urte betez sinatu du Donostiako klubarekin. Castro Urdialesen zortzi urte eman ondoren, Bidebietara itzultzen da hamar urte pasa eta gero. Izan ere, Patri Elorzak “senior mailan lehenengo urtean, José Luis Villanueva entrenatzailea zelarik, lehen taldearekin entrenatzen nintzen”. Gasteiztarrak Barakaldoko Zuazon egin zuen urtebete eta, ondoren, Castro Urdialesekin sinatu zuen. Komunikabideen aurrean, Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírez, onartu du “une berezia da, jokalari on baten aurkezpena delako, gaztea, eskarmentua duena, internazionala eta ekarpen garrantzitsua egindo diguna proiektua sendotzeko”. Presidenteak azpimarratu du Patri Elorza “zazpigarren euskalduna da eta hau ere garrantzitsua da guretzat”. Tati Garmendia da fitxaketa kudeatu duena. “Patri Elorzak oso defentsa ona izateaz gain, jaurtiketa du eta barneraketak”. Lateralak 31 aldiz internazionala izan da, 24 gol sartu ditu, pre-olinpikoa jokatuko du, ligako hamar golegile nagusien artean dago bataz beste partidako bost gol baino gehiago sartuz. “Helburu serioak finkatzeko ordua da” Patri Elorzak adierazi du Bera Bera “beti izan dut gogoko, giroa, talde familiarra da eta kirol arloan oso goi mailan dagoen taldea, Liga eta Kopa dituela helburu eta datorren urtean Europan ere parte hartuko du, hori guztia oso interesgarria da niretzako”. Gasteiztarrak onartu du “aldaketa beti ikara pixka bat sortzen duu, halere, taldean jendea ezagutzen dut eta moldatzen lagunduko didate”. Bere egoeran, Patriciak adierazi du “eskubaloiari era serio bati heltzeko unea zen, beste helburuak finkatzeko edo, bigarren mailan uzteko eta beste gauzei ekin”. Azkenean “hona etortzea erabaki dut, sasoian nagoelako, selekzioan eta eskubaloia eta esperientzia aprobetxatzeko unea dela uste dut”. Azkenik, komunikabideek galdeturik, Tati Garmendiak aipatu du datorren urteko taldearen itxura “bide onetik doa”. Hori dela eta datorren astean “akaso, pibote eta eskuin hegal baten izenak esango ditugu”. Lagunartekoa Bestetik, internazionalak salbu, gainontzeko jokalariek entrenatzen ari dira eta Bidebietan bihar Dominikar Errepublikako selekzioaren aurka lagunartekoa jokatu du Bera Berak, izan ere, Danimarkako pre-Olinpikoa jokatuko du datorren asteburuan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores