Bera Bera

Select your language

Bera Berak liga eskuratzeko beste urrats bat eman du Barakaldoko Lasasarre kiroldegian Prosetecnisa Zuazo nagusitasunez gaindituz (18-35). Reyes Carrere eta Martin Larrañagak guztia jarri dute hasieratik. Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez jokalariak defentsaren zutabeak ziren eta erasoan Eider Rubiok Alba ordezkatu du. Albokoetan, Ziarsolo eta Castro, honek akaso denboraldiko zatirik hoberena bete du. Brasildarrak bost gol sartu ditu eta defentsan baloiren bat lapurtu du. Bigarren zatian, kapitainaren txanda izan da, Barakaldotik beste hamar golekin atera dena. Partidako aurreneko minutuetan Bera Beraren defentsak pibote posizioa kontrolatzen lanak izan ditu, albokoek bertara mugitzen zirelako edo Ainhoa Hernándezengana baloia iristen zenean. Orduan Eli Pinedo aurrea jarri da, Zuazoren erasoa blokeatu egin da eta donostiarren kontraerasoak iritsi dira, Castrok ondo amaitu dituenak. Gainera, Kopan ez bezala, Ana Temprano atezaina ez da fin ibili irteeretan. Eraso posizionalean. Bera Berak ondo mugitu du baloia Patri Elorza eta Eider Rubioren barneraketak baliatuz eta donostiarrak atsedenera iritsi dira (13-17) lau kanporaketa jasan arren. Bigarren zati hasieran Bera Berak ez dio Zuazori aukerarik eman. Derfentsa gaindiezina izan da eta 0-3 partzialarekin partida bere aldera eraman du. Zati honetan behin eta berriz jokaldi bera eman da, hau da, donostiarrak sendo defentsan eta ia gol guztiak kontraerasotan iritsi dira. Bi puntu baliotsuak etorkizuna Bera Beraren eskuetan bermatzen dutenak. Valentzian irabazita, Elche Mustang taldeak donostiarrak estutzen jarraitzen du. Ondorioz, datorren larunbatean Bidebietan txapela irabazteko aukera ezin ederra izango du Bera Berak, aurkari gogor baten aurka, BM Rocasa, Kopako finalean ikusi zen moduan. Halere, Bera Bera sinestuta dago eta akaso denboraldiko saio punta onenean aurkitzen da. Ikuskizuna galdu behar al duzu? Fitxa: Zuazo 18- Bera Bera 35 Zuazo Barakaldo 18 (13+5): Temprano, Belloso (1), Yañez (7), Hernández (6), Gil (2), Ahedo (1), Bonilla (1), Álvarez, Botica, Sagasti, Aldekoa, Galarza eta Fernández (o.a.) Bera Bera 35 (17+18): Zoqbi, Castro (6), Elorza (4), Pinedo (4), Núñez, Menéndez eta Ziarsolo (10) –titular- Rubio (4, 2p), Ederra (1), Altuna (3), Arizaga (1), Dunay (1), Ezkurdia (1) eta Yamiley (o.a.) Epaileak: David Monjo eta Alberto Hermoso (Madrildarrak) Kanporaketak: Ainhoa Hernández (2) eta Botica Zuazo Barakaldotik eta Elorza (2), Núñez. Ziarsolo, Ederra, Castro eta Menéndez (2), Bera Beratik. Partzialak: 2-2, 3-4, 5-6, 7-11, 10-14, 13-17 –atsedenaldia- 13-20, 15-22, 16-25, 17-29, 18-31 eta 18-35.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores