Bera Bera

Select your language

Bera Berak eskubaloia sustatzen jarraintzen du ikastetxeetan zehar. Lehengo astean, Eli Pinedo, Eider Rubio eta María Núñez Jakintza ikastetxean egon baziren ere, atzo arratsaldean, Alba Menéndez, Adriana Castro eta harrobiko arduradun Verónica Valverdek Intxaurrondo Hegoa ikastetxean eskubaloi saio bat burutu zuten.
Pistan hirugarren eta laugarren mailako hogei bat ikasle elkartu ziren, hau da, 8 eta 10 urte bitarteko gazteak.
Saioan entrenaldi moduko bat egin zen eta lau talde osatu ziren partidak jokatzeko. Ondorioz, ondo pasatuz eskubaloia sustatu zen Intxaurrondo Hegoa ikastetxean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores