Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako Imanol Alvarez entrenatzaileak komunikabideen aurrean izan da gaur goizean, bere taldeak Costa del Sol Malagarekin (Gasca, asteazkenean, 20,30etan) jokatuko duen Ligako finalerdiko joaneko partidaren bezperan. “Jokatzeko gogoa dugu, kanporaketa polita izango da, gogo handia dut eta somatzen dut jokalariak ere bai”.

Alvarezek aitortu du “finalerdi berezia” dela. Menendez eta Arrojeria agurtzeko ekitaldiez gain (baita Louis eta Kostic ere), super amara Bera Berako entrenatzaileak onartzen du “Malagaren aurka neurketa biziak direla, partida bikoitzera dela eta kanporaketa polita izateko osagai guztiak dituela”.

Entrenatzaileak uste du denboraldi honetan bereziki taldea “lehiatzen jakin izan duela, aurten ateratzen ari den balio erantsia da, partida gogorretan beti aurpegia eman dugu, ondo atera zaigu”. Baina ohartarazi du. “Malaga ere horrelako partidak jokatzeko egindako taldea da, eta horregatik uste dut parekotasun handia egongo dela”.

Aurkariari dagokionez, Alvarezek uste du “denboraldi bat igaro zuen lesio askorekin, baina ondo atera zen”, eta “Kopan ez egoteak eta Europan uste baino gutxiago jokatu izanak, partiden zama kendu die”. “Rocasaren aurkako kanporaketan, ondo eta fisikoki indartsu ikusi ditut. Zaila izango da” gaineratu du.

“Egiten ari garen gauzak ondo egiteko gai bagara, kanporaketa atera dezakegula” iritzi dio. “Ez da gol askorengatik izango, horregatik oso sartuta egon behar dugu uneoro, 120 minutuak lehiatu behar dira”. Horretarako, bere taldeari eskatzen dio “intentsitate handiz, sutsu jokatzea eta jokalariek ere barrutik finalerdia jokatzearen garrantzia transmititzea”.

Alderdi taktikoari dagokionez, Alvarezek uste du “beste urte batzuetan ez bezala, defentsarako arazo gehiago izan ditugula”; aldiz, uste du “posizionalki ondo egiten ari garela”. Hala ere, fokua lehenengo puntuan jartzen du. “Gure defentsak hasieratik intentsitate hori transmititzen badu eta arrakasta badu, kanporaketak gure aldera jo dezake”.

super amara Bera Berak ezin izan du Costa del Sol Malaga gainditu denboraldi honetan. “Bihar bestelako partida da. Ez du zerikusirik denboraldi honetan egin dugunarekin. Suposatzen duen bezala jokatu behar da, finalerdi bat, alegia”. Gogorarazi diote taldeak 46 partida jokatu dituela jada (Euskal Kopako finala barne). “Partida asko dira Superkopa Iberikoa Portugalen hasi genuenetik, baina 50 partida jokatzea gustatuko litzaidake”.

Alba Menéndez eta Esther Arrojeriari buruz, Álvarezek “etxean beste partida bat gehiago eskaintzea” baino ez du buruan.

Malagara eraman beharreko errentari buruz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileari “gustatuko litzaioke lautik irabaztea, baina ez dakit nahikoa izango den Malagan jokatzeko”. Baina ohartarazi du. “Pista faktorea ez du hainbeste markatuko, Blombergekin hirutik galdu genuen hemen eta hirutik irabazi genuen han”. Bere ustez, kantxa faktoreak “gero eta garrantzi gutxiagoa du”. “Maila handiko eta esperientzia honetako talde hauetan ez du hainbesteko garrantzirik”.

Iaz ez bezala, berdinketa gertatuz gero, etxetik kanpo gol gehien sartzen dituen taldea izango litzateke finalean. Alvarezek ironiaz adierazi du “kanporaketa bakoitza jokatu aurretik gogoratu behar da nolakoak diren arauak”.

Budapesten Txapeldunen Ligako finala  zuzenduko duten Yon Bustamante –euskalduna- eta Javier Álvarez –nafarra- izango dira biharko epaileak. Itzulera partida, igandean 12etan, Carranquen.

Partida amaieran, Louis, Kostic eta batez ere Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak omenalditxoa izango dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores