Bera Bera Eskubaloia ezaguna da intentsitate handiko partidak gustoko dituelako eta, ondorioz, minutuak pasatu ahala aurkaria atzean uzten du normalean. Otsailetik hona Ligan eta Kopan jokaturiko azkeneko hamar partidetan gehienetan gertatu dena.
Denboraldiko unerik garrantzitsuenetan, baliabide horiei esker Vistal Laczpol Gdyniaren aurkako kanporaketa irauli egin zuen Bera Berak eta, era berean, aurkariari lehenengo zatian utzitako abantaila donostiarrek gehienetan egoerari buelta emateko aukera izan dute. Bigarren zatietan bi taldek baino ez dute hamaika gol sartu azkeneko hamar partidatan.
Ibilbidea marrazten otsailaren 10ean hasi zen Bera Bera. Poloniako txapeldunen aurkako kanporaketa irauli egin zuen egunean. Bera Berak hamar gol jaso zituen bigarren zatian, kanporaketari bere alde jarri zuenean eta Vistal Laczpol taldearen erreazkioa ekidin zuen.
Partida horren ostean, donostiarrek asteazkenean Lizarrerian jokatu zuten. Itxakok zortzi gol sartu zituen azkeneko 30 minutuetan (17-32, amaieran). Handik hiru egunetara Etxebarrin, Kukullagak 11 gol egin zizkion Bera Berari. Donostiarrak lehenengo zati amaieran aurretik jarri ziren eta bigarren zatian 17 gol sartu zituzten (21-29 amaieran).
Kopan, iraulketak
Kopa iritsi zen otsailearen 21ean. Ostegun horretan Zuazo Barakaldo atsedenaldira 11-13 aurretik iritsi zen. Bigarren zatian bizkaitarrek zazpi gol baino ez zituen egin –azkeneko hamar minutuetan, bi- eta Bera Berak luzapenean gainditu zuen Zuazo, penaltiz gol bakarra egin zuena.
Final-erdietan, hurrengo iraulketa. Atsedenaldian Elche 8-12 nagusi. Bera Berak defentsan partziala itzuli zuen, hau da, elxetarrek zortzi gol sartu zituzten eta donostiarren 15 golei esker, partida irabazi (23-20) eta finalerako txartela lortu zuten. Eta asteko hirugarren norgehiagokan, Bera Berak 2-5 hasierako partziala gainditu zuen, 14-10 iritsi zen atsedenaldira baina bigarren zatian sufritzen jakin izan zuen (25-24) Kopa eskuratzeko (kanariarrek 11 gol sartu zituzten).
Martxoan, Ligara itzulita, Mecalia Atlético Guardés taldeak ez zuen Bera Bera estutu Bidebietan. Galizarrek zortzi gol sartu zituzten bigarren zatian (27-17 amaieran). Handik lau egunetara, Alacanten Mar Alicante 15-13 heldu zen aurretik atsedenaldira baina ez zen hamar goletara iritsi ondoren (24-28 amaieran).
Eta Elche Mustang taldearen aurkako partida erabakiorra iritsi zen. Bidebieta gainezka, partidaren jabe lehenengo zatiaren erdialdean egin zen Bera Bera (13-10 atsedenaldian). Kopan bezala, elxetarrek zortzi aldiz zulatu zuten donostiarren sarea (24-18 amaieran). Valentzian, nahiz eta bigarren zati bikaina egin, zortzi gol egin jasoz, Bera Berak hamar baino ez zuen egin eta punturik gabe itzuli zen. Azken norgehiagokan, Helvetia Alcobendas 11-13 aurretik iritsi zen atsedenaldira eta donostiarrek bigarren zatiaren hasieran irauli zuten partida, madrildarrak bederatzi golekin utziz (26-22 amaieran).
Bera Bera bigarren zatietan sendo sentitu arren Liga amaitzeko gelditzen diren bost partidatan datu hauei gehiegi ez erreparatzea espero dugu.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkia.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek gaur publikoki ezagutzera eman du “nik bakarrik hartutako erabaki baten arabera datorren urtean ez dut taldea zuzenduko”.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiarekin batera emandako prentsaurrekoan, Reyes Carrerek onartu du “duela hilabete batzu hartutako erabakia da”. “Nire ustez Bera Beran entranatzaile gisa eman dudan aroa amaierara iritsi da” azaldu du “niretzako onena delako eta hala bada taldearentzat ere bai” gehitu du.
Reyes seigarren denboraldia betetzen ari da entrenatzaile moduan hirugarren etapa honetan. 1999an, denboraldi amaieran, jokalari zela taldearen ardura hartu zuen 2001-02 denboraldira arte. Berriro Bidebietako eserlekura itzuli zen 2004-05 eta 05-06 urteak zuzentzeko eta azken fase hau 2007-08 denboraldian hasi zuen. Palmaresari begiratuz gero azpimarragarriak dira 2008 eta 2012 urteetako Superkopak, 2009 eta 2013 urteetako Kopak eta Europako ibilbideaz 2008ko Errekopako finalerdiak.
Horrez gain, “etorkizuna lilugarria da, oraina baino hobea, ez dut proiekturik buruan, liga amaitu nahi dute eta atsedena hartu” adierazi du, nahiz eta onartu duen “eskubaloia nire lana da, nire lanbidea, nire bizitza eta nire zaletasuna”.
Liga eskuratzeko aukeraz galdeturik,Reyesek onartu du “pozgarria izango litzateke liga irabaztea, amaiera bikaina jarri eta jokalarientzako ere urrats handia halere, nire lanarekin gustora nago eta kontzientzia garbia dut”. Zentzu honetan, “Bera Berari lotuta dauden baloreak” aipatu ditu ligako azken bost partidei heltzeko “esfortzua, mentalitatea, kemena, elkartasuna, anbizioa, sufritzeko gaitasuna, horiek guztiak, minutu bakoitzean egon behar dira”.
Bestetik, Tati Garmendiak Reyesen lana goraipatu du. “Palmaresaz gain, Reyes aipatzen dugunean konpromisoaz mintzatzen gara, lanaz, seriotasunaz, inplikazioaz, balore hauekin gelditzen gara eta horregatik beti Bera Bera Eskubaloiak Reyesen lana eskertuko du”.
Horrela, aro berri baten aurrean dago Bera Bera, nahiz eta denboraldia “bost finalak irabazten” amaitu nahi duen.
Goizeko 9etatik 13ak bitarteko lau saio eta partidaz beteriko beste jardunaldi batekin osatu zen Bera Bera Eskubaloiak antolaturiko Kanpusa 9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta Pazko Astean burutu zena. Guztira 29 gazte elkartu ziren -15 neska eta 14 mutil- harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta María Gracia entrenatzaileak zuzenduta, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak laguntzaile izan zituztenak eta Ohorezko mailakoek ere parte hartu zuten ekimenean.
Lau saoietan zehar gazteek ekitaldi ugariekin gozatu zuten, pistan nahiz kanpoan burutu zirenak, baloiarekin eta gabe, partidaz jokatuz ala ez. Orokorrean balorazioa “oso positiboa” izan da Verónica Valverderen esanetean eta oso amaiera bikaina izan zuen lehengo larunbatean Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko norgehiagoka hasi aurretik partida ugari jokatu baitzituzten Bidebietako kiroldegiko pistan.
Kanpuseko argazkiak
Pazko Astean Bidebieta kiroldegian buruturiko alebin mailako 22 gaztek parte hartu zuten teknifikazio jardunaldieten.
Gipuzkoako eskubaloi federazoioak antolaturik, formazioa Maria Gracia eta Veronica Valverde Bera Berako entrenatzaileen esku ego da.
Lehengo astean ekimen horretan partaide ziren gaztean ohorezko mailako taldearekin topo eta honako argazkia atera zuten. Bera Berako lehenengo taldeak Helvetia Alcobendas talderaren aurkako partida prestatzeko entrenaldia burutu behar zuen.
Donostian beste teknifikazio jardunaldia Egian burutu zen.
Bera Bera guztia ematea atera zen bigarren zatian, partida irabazi zuen klubak zabaltzen dituen baloreak ikur eta lidergoan jarraitzen du liga amaitzeko bost partida gelditzen direnean. Bigarren zati erdialdean 11-4 partziala ezarri zion Alcobendasi, beste iraulketa bat gauzatuz, sailkapenean Elcheri puntu bat ateratzen dio –A Guardan irabazi zuen- eta Rocasari, hiru –etxean Zuazo gainditu zuen-.
Lehenengo zatian Helvetia Alcobendase gauza zailak jarri dizkio Bera Berari. Defentsak donostiarren lehenengo lerroa estutzen zuen, Eli Pinedok Rubio ordezkatzen zuen eta hasieran baino ez da izan nagusi Bera Bera. Bost jokalari ezbedinen golei esker donostiarrak aurretik ziren markagailuan baina eraso bakoitza asko landuz.
Defentsan Prieto eta Ana Ferrer jokalariek arazoak sortzen zituzten. Horrez gain, Bera Berak lau kanporaketa jasan izan ditu lehenengo zatian. Horrela, Teresa Francesen gol batek 9-12 ezarri du eta madrildarrek tartea lau golera zabaltzeko aukera izan zute. Pinedok galerazi zuen baloia lapurtuz eta Altuna kontraerasoan 11-13 jarri zuen.
Bigarren zatian Bera Berak guztia eman zuen. Reyes Carrerek bi piboteak erasoan jarri zituen eta asmatu egin zuen, izan ere, Pinedok eta Elorzak bideak aurkitu zituzten Alcobendasen defentsan.
Horrez gain, defentsak gehiago eman zuen Alcobendasek lau gol sartu zituen 15 minutuetan, horietatik, hiru penaltiz. Bera Berak garaipena eskuratu nahi zuen eta azkeneko hamar minutuetan baino ez zuen maila jaitsi.
Garaipen berria, liga irabazteko ibilbidean beste urrats bat, orain atsedena eta larunbatean Castelldefels helburu, mailari eusteko borroka bizian dagoen taldea.
Fitxa: Bera Bera 26, Helvetia BM Alcobendas 22
Bera Bera 26 (11+15): Zoqbi, Ziarsolo (5, 3p), Elorza (4), Pinedo (7), Núñez (1), Menéndez (1) eta Castro (3) –titularra- Altuna (3), Ederra (2), Arizaga, Yamiley (p.s.) eta Dunay.
Helvetia BM Alcobendas 22 (13+9): Estela, Prieto (4), Francés (8, 6p), Sainer, Navas (2), Ferrer (4) eta Paula García (2) –titularra- Aramendia, Alba García, Zugarrondo (p.s.), Arderius (1) eta Lucas del Pozo (1).
Epaileak: Ignacio Pascual eta Carlos Luque (kataluniarrak).
Kanporaketak: Núñez, Pinedo, Elorza, Ederra eta Ziarsolo Bera Beratik eta Alcobendasetik Prieto eta Paula García eta Alba Garcíari, gorria.
Partzialak: 2-1, 5-4, 6-7, 8-8, 9-11, 11-13 –atsedenaldia- 15-15, 17-16, 22-17, 23-18, 26-20 eta 26-22.