Izan ere, junior mailako selekzioak Errusian ospatuko den Mundialerako txartela lortzeko sailkatze faseari bitartean ekin behar diola martxoaren 18tik 20ra Polonian non bertako selekzioa, Turkia eta Eslovakia izango dituen aurkari.
Etxeberriarekin batera, Santanak deitu ditu beste lau euskaldun: Nora Kortaberria eta Ane Artola Aiala Zarautzetik eta Maddi Aallá eta Nayla De Andrés Prosetecnisa Zuazo Barakaldotik.
Lehengo larunbatean kanariarrek A Guardan galdu zutenez, Bera Berak bere esku du laugarren liga jarraian lortzeko bi puntu gutxiago izan arren. Halere, oraindik 12 jardunaldi gelditzen dira eta hutsik ezin da egin, hortaz, partida bakoitza da garrantzitsua.
Bidebietan izango da Canyamelar Valencia, urte berrian maila altua erakutsi duen taldea. Valentzian gol bakar batez galdu zuen Rocasarekin eta gauza bera gertu zitzaion Porriñon. Halere, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Helvetia Alcobendas gainditu dituzte, Bera Berak aurten aurkari izan dituenak.
Patricia Alonso, eskarmentu handiko jokalaria da erreferentzia, Sheila Segura, Payá, Descalzo edo Esterri ahaztu gabe.
Bestetik, Montse Puchek Zarautzera eraman zituen jokalariak deitu ditu, hau da, lehenengo plantillako jokatzeko moduan daudean eta Eider Lizarbe, Aritzbatalden minutu batzu izan zituena.
Inauteriak direla eta, Bera Berak zalegoei Bidebietara mozorroturik agertzeko deia egin die.
Bera Berako infantil mailako bost jokalari izango dira bertan: June Del Campo, Naia Gametxo, Irati Azkue, Saioa Gerendain eta Maialen Gorostidi.
Horrela, mozorroturik datorren pertsonak Bidebietan 16etatik aurrera hartu dezake zenbakiak. 16,30etan euskal ligako senior taldeak Aiala ZKE hartuko du eta Loterías Ligan Bera Berak 19etan Canyamelar Valencia izango du aurrean, sasoi onean dagoen taldea.
Partidaren atsedenaldian, Bera Berako produktuak zozketatuko dira: motxila, katilua, aterkia eta bi sarrera.



































