
Harrobiak zazpi partida jokatuko ditu asteburuan eta infantil nesken taldeak lagunarteko bat. Euskal Kopan, Lacturale Bera Berak jubenil taldeak aukera bikaina du finalerdietarako txartela lortzeko larunbatean Eibarren, Ipuruan 10etan, eta arratsaldean Bidebietan, Lacturale Bera Bera kadeteek MEK Eibar gainditu behar dute helburu bera lortzeko.

super amara Bera Berak 2024-25 abonatuen kanpaina 1.048 abonurekin itxi du, aurreko denboraldian baino 37 gehiago, %3,65eko igoera txiki batekin eta marka berria ezarriz. Tati Garmendia arduraduna “pozik” agertu da “milako langa gainditzen jarraitzeagatik eta familia gehiago iritsi direlako Gascara”.

Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo arratsaldean iragarri zuen super amara Bera Berako Eszter Ogonovszky izendatu zutela Guerreras Iberdrola Ligako 3. jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola'.

Zilarrezko Mailan debutari, Bera Berak gutxienez puntu bat merezi zuen La Jotaren aurka, partida amaiera bikaina egin zuena (32-33).
Fitxa: Saez, Urretabizkaia (9), Ainara López (6), Sarriegi, Azkue (3), Lizeaga (1), Ruiz de Gauna (2) –siete inicial- Amaia Eguren (1), June del Campo (6), Maren del Campo (2), Macicior (2), Maialen Eguren y Ulazia (p.s.).