
super amara Bera Berako jokalariak, uztailean zehar lan fisikoa burutzen ari badira ere, uztailaren 23an, asteartean, elkartuko dira lehen aldiz (Gascan 18etan). Orduan proiektu berriarekin bat egingo dute: Eszter Ogonovszky, Elba Álvarez, Tamara Kostic, Lucía Prades eta Francisca Araujo Joao. Maitane Etxeberria Parisen izango da Joku Olinpikoetan debuta prestatzen.

Gaur eguerdian EHFren Vienako egoitzan egin den European Leagueko zozketak super amara Bera Bera eta Sport Lisboa e Benfica parekatu ditu QR2rekin, bigarren partida Gascan jokatuko delarik. Kanporaketa gaindituz gero, gipuzkoarrek MKS FunFloor Lublin Poloniako taldearen aurka jokatu beharko dute, azaroan, multzoen fasean sartzeko.

super amara Bera Berak begiak erne eta belarriak tente izango ditu bihar Vienan EHFren egoitzan, 11etatik aurrera European Leagueko QR2 eta QR3 kanporaketak zozketatuko baitira. Urriko kanporaketan, gipuzkoarrek Banik Most talde txekiarra, Armada Praxis Yalikavaspor turkiarra saihestu nahi dituzte eta azaroko balizko lehian, talde alemaniarrak eta hungariarrak, batez ere.

Eskubaloiko sekzioaren egituran bi denboraldi eman ondoren, harrobiko koordinatzaile eta bigarren taldeko entrenatzaile gisa, Nely Carla Albertok ez du Bera Beran jarraituko, klubarekin funtzio berdinak betetzeko akordiorik lortu ez duelako.

Andrea Saez Zumaiako Pulpo taldetik datorrena eta datorren astean 18 urte beteko dituen atezain gazteak Bera Berako Zilarrezko Mailako taldean jokatuko du. Horrez gain, atzo Espainiako Federazioak jakinarazi zuenez, Txinan jokatuko den mailako Munduko Txapelketa prestatzeko aukeratuen artean dago zumaiarra.