
Bi goleko aldea eta Gasca. super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek, European Leagueko QR2ko itzuleraren balorazioa egin du gaur goizean, eta ideia argi dauka: “bi goleko abantailarekin, ezin duzu horretan pentsatu, partida nola doan arabera baino ez. Hau da, irabaztera atera behar dugu eta etxean jokatzen dugu”.

Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo ezagutzera eman zuen Guerreras delako hurrengo deialdirako zerrenda. Bi lagunarteko jokatuko dituzte Suedian. Zerrendan dira super armara Bera Berako Carmen Arroyo, Lyndie Tchaptchet eta Elba Álvarez. Argentinak, berriz, Elke Karsten eta Shula Gavilan deitu ditu Benidormen konzentrazioa egiteko.

Asteburuko emaitzen artean azpimarragarrienak izan dira Zilarrezko Mailako taldeak lorturiko garaipena 26-16 Bidebietan, MEK Eibar Eskubaloiaren aurrean. Euskal Ligaren hasieran, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Orion garaipen garrantzitsua lortu zuen (21-23).

Hamaika minuturen faltan zortzi goleko aldea dagoenean (20-28) eta partida 28-30 amaitzen denean, super amara Bera Beraren sentsazioa da kanporaketa Donostiara bideratuta eramateko aukera galdu duela. Aldiz, Gascako itzulerako partida – larunbatean, 12etan- borrokatua izango da azaroaren QR3ra sartu ahal izateko.

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek argi utzi du: “aurtengo helburuetako bat multzoen fasean sartzea da, ez dago aitzakiarik. Mundu guztia dago hemen horrelako partidak bizitzeko, zer den dakitenek ligaxka horretara itzuli nahi dutelako eta lehen aldiz Europan jokatuko dutenak ere bai”. Donostiarrek Lisboara bidaiatuko dute bihar arratsaldean, European Leagueko Qr2ko joanekoan Sport e Lisboa Benficaren aurka lehiatzeko, igandean 16etan (Donostiako orduan) Luz izeneko pistan. ETBk zuzenean eskainiko du partida.