Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak 2026. urteari Euskal koparekin hasiera emango dio urtarrilaren 2an, Zarautzen. Izan ere, Aiala Zarautz taldearen aurkako finalaurrekoari ekingo dio Aritzbatalde kiroldegian, ostiralean 19,30etan. Euskal Kopako finalean Zuazo taldea zain dago, Lauko Ermua Errotabari 19-23 gaindituta, abenduaren 9an jokaturiko finalaurrekoan. Aldiz, Guerreras Iberdrola Ligara urtarrilaren 10ean itzuliko da O Porriñon eta lehen partida Gascan, urtarrilaren 13an, asteartean (20etan), Atticgo Elche hartuz.

Bestetik, aurten ere Catalunyan ospatuko den Espainiako selekzioen arteko txapelketan Bera Bera Eskubaloiko hiru jokalari izango dira Euskadirekin, Ane Ezpeleta kadete mailako selekziarekin arituko da eta Oihana Murgiondo eta Elene Fresco berriz jubenilekin.

Hona hemen lehen faserako hitzorduak:

Kadeteak:

Urtarrilak 3, 11,15etan Blanesen:           Madrid – Euskadi. Streaming

urtarrilak 4, 9,30etan Lloreten:               Kanariar Uharteak– Euskadi. Streaming

Urtarrilak 5, 11,15etan. Lloreten:            Euskadi- Gaztela-Mantxa. Streaming

 

Jubenilak:

Urtarrilak 3, 13etan, Calellan:                 Euskadi – Galicia. Streaming

Urtarrilak 4, 13etan, Lloreten:                 Nafarroa – Euskadi. Streaming

Urtarrilak 5, 13etan, Lloret                      Euskadi – Kanariar Uharteak. Streaming

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores