
Montse Puche entrenatzaileak SUPER AMARA Bera Berarekin duen lotura denboraldi amaieran amaituko du. Klubeko zuzendaritzak hitzarmena ez berritzea erabaki du ziklo berri bati hasiera emate aldera, halere, zinez eskertzen dio Pucheri egindako lana taldea zuzentzen hiru urte baino gehiago egondako denboran eta etorkizunean onena opa dio.

Leire Aramendia, ezker eskuineko hegaleo jokalariari asteartean Gipuzkoa Poliklinikan erresonantzia egingo diote esker belaunean duen lesioa zehazte aldera.

Raya Sayaguesa Zamora taldearekin batera sailkapeneko buru izan arren, Bera Berak lortu du asteburu honetan Zilarrezko mailan aritzeko aukera banatzen ziren sei lekuetatik bat, emakumezkoen eskubaloi ligako bigarren mailan, hain zuzen.

Bera Berak partida irauli behar izan du berriro Zamoran burutzen ari den Zilarrezko mailara igotzeko fasean. Oraingo honetan faborito nagusia zen BM Servigroup Benidorm taldearen aurka, 24-26 irabazi baitio ia partida osoan galtzen joan ostean.