Bera Bera

Select your language

Nora Azurmendik eta Estitxu Berasategik iragarri dute gaur ez dutela SUPER AMARA Bera Berako 2019-20ko denboraldian jarraituko. Donostiarrarren kasuan “erabakiak entrenatzaileekin bat egin du” eta usurbiltarra aldiz “eskubaloi elite utziko dut momentuz”.

“Urte gogorra pasatu ondoren, lesioarekin hasita taldearekin Gabonetan sartu nintzen, taldea uztea erabaki nuen” hasi du agerraldia Azurmendik. “Disfrutatzen ez badugu edo atseden bat behar badugu horrelako erabakiak hartzea zaila da, baina onena dela uste dut” gaineratu du. Alboko jokalariak, infantiletan sartu zen Bera Beran, “espero ez nituen amets ugari bete ditut”. Azurmendik onartu du “bigarren etapa hau polita izan da, iaz ikaragarria izan zen, asko disfrutatu nuen”. Ikasketak direla eta Alcobendasen jokatu zituen lau urte baina Bera Bera bere etxea sentitzen du. “Hemen hezi naiz eta jokalari egin nintzen, Alcobendasen heldutu nintzen eta erabakia hartzea asko kostatu zait, egon nahi dudan lekua delako”. Azurmendik “jakina” klubaren erabakia ulertzen du “nire taldekideak lan bikaina egin dute eta oso zaila izan da abenduan sartzea”. Azkenik, “ilusioa berreskuratzea nahi dut baina agian ez dut berriro eskubaloira era profesional batera itzuliko, agian bai, gauzaren bat dut, baina denboraldi amaieran erabakiko dut”.

Bestetik, Estitxu Berasategik “elitezko eskubaloia uzteko erabakia nahi adina disfrutatzeko gai  ez naizelako gai izan”. Usurbilko alboko jokalairak klubari “eskertu nahi izan dio hasieratik aukera ugari eman didalako, nire aldeko apustua egin dutelako baina jarraitzeko ez nago prestatuta”. Horregatik, onartu du egoera “gogorra dela” eta erabaki hartzea “asko kostatu zait, badakidalako jende askoren babesa dudala eta klubarena ere bai”. Berasategik eskubaloiari lotuta egongo daiteke “beste maila batean” eta “ez dakit zer nolako eboluzioa izango dudan baina prest banago itzultzea ez dut baztertzen”.

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak penatuta adierazi du “talde honetan egoteko gaitasuna frogatu dute batak eta besteak”. Horrez gain, jakinarazi du Berasategik Espainiako goreneko selekzioaren deia jaso zuela “baina ezin du”. “Horrelako gauzak ematen dira kirolean, egun internazionalak direnak horrelakoak bizi izan duten” gaineratu du. Garmendiak onartu du “kolpe latza da etxekoak direlako” eta amaitu du desiratuz “ea taldean ikusten ditugun berriro”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores