
SUPER AMARA Bera Berako kapitainak argi du. “Partida guztiak irabazten baditugu txapeldunak izango gara, besteen taldeekin erreparatu gabe, hortaz, guk irabazi behar ditugu eta listo” adierazi du Alba Menéndezek.

Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeek datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzeko sailkatze fasea asteburuan izango dute Ermuan. Bertako Errotabarri bizkaitarren txapelduna eta Arabako Eharialdea taldeekin lehiatuko dira gipuzkoarrak bi lekuen jabe egin ahal izateko.

“Baloia bota digute, gure teilatuan dago eta kontutan hartu behar dugu larunbateakoa dela denboraldiko partidarik garrantzitsuena” horrela ekin dio Montse Puche entrenatzaileak komunikabideen aurrean egindako agerraldia gaur goizean.