Denboraldia hasi zenetik, Montse Puchek ez du plantilla osoa prest izan, halere, Zugarrondo, Arrojeria eta Ausàs osaturik eta iritsi berri den Ligia Costa, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea Guerreras Iberdrola Ligara itzulera 18 jokalariekin prestatzen ari da, izan ere, urtarrilak 13, larunbatean Canyamelar Valencia agertuko baita Bidebietan (18etan).
Estatuko lurraldeen arteko txapelketan, lehengo aste osoan burutu zena Galizan, Euskadik gizonezkoen kadete taldeak brontzea eskuratu zuen eta emakumezkoetan infantil eta kadete mailako taldeak laugarrenak gelditu ziren. Bestetik, emakumezkoen jubenil taldea seigarrena gelditu zen, gizonezkoetan Kopa irabazi zuen, infantil mailako mutilek bezala.
Mavi Nuevas Tecnologías eta SUPER AMARA Bera Bera Erregetako II txapelketa jokatu dute Xixongo La Arena kiroldegian, bertakoek irabazi dutelarik (25-22, 15-12 atsedenaldian).
Aurtengo Guerreras Iberdrola Ligari hasiera eman zion taldearekiko SUPER AMARA Bera Berak lau nobedade aurkeztuko ditu urtarrilean: Arrojeria, Zugarrondo, Mónica Ausás eta Ligia Costa iritsi berria. Plantilla osoa bihar Gijonen jokatuko den lagunartekoan izango da.
SUPER AMARA Bera Berako plantillak 2017a amaiera jarri dio Donostian zehar Gymkana dibertigarri batekin.