
51 urteko ermuarra, egun junior mailako hautatzailea, Imanol Álvarez izango da SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea 2018-19 denboraldian, klubean bigarren ibilbidea betez, izan erem 2013-14an zuzendu baitzuen taldea.

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Gamendiak taldearen egunerokoari errepaso jo dio komunikabideen aurrean non berretsi duen Imanol Álvarez izango dela SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak datorren denboraldian eta Renata Lais, Terés, Camejo, Sans eta Priscila Dos Santos aurpegi berriak.

Atzo ezker belauneko meniskoan ebakuntza egin zioten Eider Lizarbe jokalariari, antza, guztia ondo atera zen. Gaur alta jaso du eta aurredenboraldirako prest egote aldera errehabilitazioarekin hasiko da lehenbailehen donostiarra.