Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eta HGB Prosetecnisa Zuazo taldeek gola egiteko gaitasuna agerian utzi dute Orioko Karela edizioko lehen txapelketan, Eragin Eskubaloia klubaren aurkezpenea, donostiarrak nagusitu direlarik (36-25).

SUPER AMARA Bera Berarentzat hirugarren lagunartekoa zen eta HGB Zuazorentzat, bigarrenta. Liga hasteko prestaketaren erdian gaude eta hiru aste barru Bidebietan bizkaitarrak hartuko ditu 2019-20 Guerreras Iberdrola liga hasieran.

Gaurkoan Imanol Álvarezek Terés eta Pizzo erdian, Menéndez, Arrojeria Gil eta Cardoso kokatu ditu, Castellanos atepean. Partida oso erritmo altuarekin hasi da, jaurtiketatan eraginkorrak batak eta bestean, halere donostiarrak izan dira nagusi eta minutuak pasatu ahala, tartea zabaltzen joan dira (15’, 9-5). 5-1 defentsan Arrojeria kokatu da aurrean.

Lehenengo zati erdialdean, Baiona eta Santanderren bezala, Imanol Álvarezek jokalariak aldatu ditu banan banan. Erasoan asmatu dutelako SUPER AMARA Bera Bera atsedenaldira aurretik iritsi da (18-15).

Bigarrenean, 6-0 defentsarekin, gipuzkoarrek Zuazoren akatsak baliatu dituzte kontraerasoan tartea zabaltzeko, Gil eta Cardosok, batez ere. Partidaren erritmoa, jakina, jaitsi egin da eta entrenatzaileek frogak egiteko aprobetxatu dute. SUPER AMARA Bera Berak gehiago asmatu du partida erabat apurtuz bigarren zati erdialdean.

Hortaz, positibotzat eman behar da froga, taldea piezen osaketan lanean jarraitzen du eta oraindik Boada, O’Mullony eta Arruda falta dira.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 36, HGB Prosetecnisa Zuazo 25

SUPER AMARA Bera Bera 36 (18+18): Castellanos, Cardoso (6), Menéndez (1), Arrojeria (3), Terés (3), Pizzo (2) eta Gil (7) –hasierako zazpia- Fernandes, Arderius (2), Ainhoa Etxeberria (1), Cesáreo (7, 2p), M. Etxeberria (1), Moreno (2), Briones (1) eta Castillo (o.a.)

HGB Prosetecnisa Zuazo 25 (15+10): González, Barros (2), Encina (1), De Andrés (2), Bengoetxea (2), Loidi (4, 1p), González de Garibay, Hernández (4), Gil, Velasco (1), Fernández (4, 1p), Sánchez (2), Manrique, Erauskin (3), Blázquez eta Aallá (o.a.)

Epaileak: Braz eta Loidi (gipuzkoarrak)

Kanporatua: Pizzo

Partzialak: 4-3, 7-5, 9-5, 10-8, 14-12, 18-15 –atsedenaldian- 20-17, 23-18, 25-20, 30-20, 32-23 eta 36-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores