Lublinek hartuko du larunbatean eta igandean Txapeldunen Ligako QT1 sailkatze fasea SUPER AMARA Bera Bera, SG BBM Bietigheim, Jomi Salerno eta bertako MKS Lublin taldeekin. Bakarrak lortuko du multzoen fasean aritzea, emakumezkoen kluben arteko Europako lehiaketarik handienean.

Poloniaruntz irten baino lehenago, Alba Menéndez kapitainak eta Fernanda Da Silva hegaleko jokalariak komunikabideen aurrean izan dira Bidebietan mezu argi bateakin, “SG BBM Bietigheim faboritoa da baina aukerak ditugu”.

SUPER AMARA Bera Beraren aurreneko aurkariak Txapeldunen ligako sailkatze fasean 19 jokalarien izenak eman ditu. Alemaniako SG BBM Bietigheim da, ligako azpitxapelduna, Main Round delakora iritsi zena eta besteak beste, Darly Zoqbiren Buducnost eta Nerea Penaren FTC taldeak gaintzeko gai izan zena. Aurreneko finalerdia izango da, larunbatean 16etan Lublineko Globus Hall pistan (Jiri Opava eta Pavel Valek, Chequia)