Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak lan itzela egin behar izan du Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko San Tomas egunean Bidebietan (30-23, 14-13 atsedenaldian), bigarren zati bikainari esker, ondorioz, sailkapenean hiru puntuko aldea mantentzen ditu orain hirukote batekiko.

Ia hilabete t’erdi Mundialean aritu diren zazpi jokalaririk gabe lan egin ostean, Terésen bajarekin eta Fernandesen arazoak medio, Imanol Álvarezek hasieratik Bidebietan gelditu diren jokalariak kokatu ditu Castellanos atepean eta Maitane Etxeberria. Nobedadea nagusiena izan da Ainhoa Etxeberria pibotean jarri dela erasoan eta erdian jarri dela defentsan Menéndezekin batera, Boadak kapitaina ordezkatu duelarik erasoan. Arrojeria zentral moduan eta Sara Gil ezker hegalean.

SUPER AMARA Bera Bera baina, defentsa sendotzea kostatu zaio, Aula Alimentos de Valladolid taldeak ondo aprobetxatu duela Elena Cuadradoren bidez. Valladolidekoak markagailuan nagusi ziren, eroso ziren erasoan eta ez hain gustora defentsan Boada eta O’Mullony tarteko.

11. minutuan, Arrojeriak –sekulako partida egin du – aurreratu du taldea baina defentsan arazoak jarraitzen zuten. Elba Álvarezek Cuadradoren lekukoa hartu du gola egiteko arduran eta Aula aurretik jarri da berriro (15’: 8-10).

Imanol Álvarezek partida gelditu du 22. minutuan jokalariak lasaitze aldera eta aldaketak iritsi dira. Aulak, orduan, arazoak izan ditu erasoan eta Pizzok aurreratu du taldea atsedenaldira iritsi aurretik (14-13).

Bigarren zati hasieran, Arderius, Cardoso eta Moreno izan dira nobedadeak hasierako zazpikoekiko. Halere, SUPER AMARA Bera Berak aukera ugari galdu ditu jokalari bat gehiagorekin partida apurtzeko eta, minutuz minutu, tartea pixkanaka handitzen joan da. Aula Alimentos de Valladolidek arazoak zituen defentsan hutsuneak aurkitzeko eta, ostean, Renata Arruda gainditzeko.

Moreno hegaletik eta kontraerasoan eraginkor ibili da eta Arrojeriak hutsuneak aurkitu ditu Guerra gainditzeko. Epaileek adierazitako faltek erasoan ez dute gipuzkoarrak kikildu eta defentsa eta Arruda lagun 4-1 partziala lortu dute (21-16).

Aula gerturatzeko aukera izan du SUPER AMARA Bera Bera bi gutxi zituela pero baina partidan sartu gabe, Arrojeria eta Morenok (23-17) tartea handitu dute.

Halere, Grossok bere taldeari arnasa eman dio. Aula lau goletara jarri da (54’: 26-22) baina SUPER AMARA Bera Berak kudeatzen jakin izan du Boada eta Arrudarekin. Azken minutuetan Priscila Dos Santosek debuta egin du sartu eta berehala.

Ondorioz, partida entretenigarria Bidebietan, etxean gelditu dire bi puntuak lasaitasuna emango diotenak Rocasari bisita egiterakoan, datorren ostiralean. SUPER AMARA Bera Berak hiru puntuko aldea mantentzen du Guardés, Rocasa eta Liberbank Gijónekiko, Rincón Fertilidad Málaga gainditu duelarik.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Aula Alimentos de Valladolid 23

SUPER AMARA Bera Bera 30 (14+16): Castellanos, Etxeberria (1), O’Mullony (3), Arrojeria (6), A. Etxeberria (2), Menéndez, Gil (2) –hasierako zazpia-, Boada (5), Cardoso (4), Cesáreo (1), Pizzo (1), Moreno (3), Arderius, Dos Santos (1) eta Arruda (o.a.) (1).

Aula Alimentos de Valladolid 23 (13+10): Guerra, Viloria, Cuadrado (5), Puertas (3), Grosso (6), González Niño, Camejo (3), Bergara, López, E. Álvarez (4), Nieto (2), Bolling, T. Álvarez, eta Sanz (o.a.)

Epaileak: Jordi Ausàs eta Miquel Florenza (kataluniarrak)

Kanporatuak: Cesáreo (2), Pizzo eta A. Etxeberria SUPER AMARAtik eta Teresa Álvarez, Camejo, López, González Niño eta Cuadrado (3, gorria 56. minutuan)

Partzialak: 3-5, 5-6, 8-9, 11-12, 12-13, 14-13 –atsedenaldian- 16-14, 17-15, 20-16, 23-18, 26-22 eta 30-23

Gertaerak: SUPER AMARA Bera Berak Mundialean aritutako zazpi jokalariek omenaldia egin die eta minututuko txaloa ere egin da Bidebietan Guerreras taldean lortutako Zilarra dela eta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores