
Brasilgo Federazioak SUPER AMARA Bera Berari adierazi diote Renata Arruda atezaina deitu dutela Erdialdeko eta Hegoaldeko Ameriketako txapelketa jokatzeko, Brasilen burutuko dena azaroaren amaieratik abenduaren hasieraino.

Asteburuak garaipen bakarra utzi du Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artean, Gipuzkoako txapelketan kadete nesken taldeak Zarautzen lortutako.

Emakumezkoen eskubaloi Guerreras Iberdrola ligan parekotasuna da nagusi, aurreneko zazpi taldeen artean bi puntu besterik ez dagoelako. Buruan dira 11 punturekin, Mecalia Atlético Guardés, Aula Alimentos de Valladolid eta SUPER AMARA Bera Bera, Rincón Fertilidad Málaga, Rocasa Ace Gran Canaria eta KH7 BM Granollers taldeek baino puntu bat gehiagorekin eta bederatzirekin, Liberbank Gijón zazpigarrena.