Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan burutu du entrenaldia gaur goizean, Kanarieta joan aurretik, plantilla osoa prest duelarik  Nekane Terés eta Priscila Dos Santos salbu. Bihar ostirala (21etan, Donostiako ordutegian) Rocasa zain egongo da Juan Carlos Hernández kiroldegian (Miguel Martin Soria - valentziarra- eta David Monjo –madrildarra-).

Komunikabideen aurrean, Imanol Álvarezek “interesgarritzat” jo du Rocasaren aurkako lehia eta “urteko partidarik handienetarikoa da, urteari amaiera jartzeko ez dago gaizki”. Bere esanetan, “taldea oso ondo iritsi da, partida ona egiteko irrikan”. SUPER AMARA Bera Berak Nekane Terés eta Priscila Dos Santosen bajak ditu, nafarraren errekuperazio prozesua ondo doa eta urtarrilaren 11n itzuliko da, brasildarrak, aldiz lan kontuak bete behar ditu. Sayna Mbengue jokalariaren baja du Rocasak. Álvarezen ustez “plantilla sasoiko dago” behin Mundialetik etorritakoak pasa den astean baino hobeto entrenatu.

Ermuarrak gogoan du iazko garaipena. Gainera irabaztekotan Rocasa bost puntura izango luke, horregatik “partidari ondo ekin behar diogu, oso exijentea izzango baita eta norgehiagokan ondo sartuz gero irabazteko aukerak izango ditugu”. Bere iritzia gako nagusia “defentsan dago, partidak prestatzeko gure abiapuntua delako”.

Rocasaren bertutea galdetuta, Imanol Álvarezek azpimarratu du taldearen “sendotasuna, urteak daramatzate elkarrekin jokatzen eta jokalari garrantzitsuak ditu sasoiko, Lusson eta Haridian Rodríguez, besteak beste, erasoan nahiz defentsan”.

Bestetik, Maitane Etxeberriak eskatu du “konzentraturik irten behar dugu partida oso zaila izango delako”. Bere ustez, norgehiagoka “gauza txikietan erabakiko parekotasuna nagusi izango delako eta baloi gutxien galtzen dituenak asko irabazita izango du”.

Jardunaldiak partida interesgarriak ditu, Mecalia Atlético Guardések Liberbank Gijón hartuko du, Málagak Porriño, Elchek Valladoiliden jokatuko du eta beheko aldean, Zubileta Evolution Zuazok Helvetia Alcobendasen bisita izango du eta Tenerifek Granollers. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores