Bera Bera

Select your language

San Tomas egunean, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligari itzuliko da Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko asmotan. Bidebietan izango da, 19etan, Jordi Ausàs eta Miquel Florenza epaile kataluniarrek zuzenduko dutena eta deialdian Priscila Dos Santos nobedade gisa.

Bidebietan SUPER AMARA Bera Berak garaipena bilatu nahi du sailkapeneko buruan duen hiru puntuko tarteari eusteko, Guerreras Iberdrola ligak zortzigarren jardunaldia iritsi delarik.

Imanol Álvarezek María O’Mullony jokatzeko prest du eta azken orduko nobedade bat, Priscila Dos Santos brasildarrarena urte t’erdi pistatik kanpo egon ostean lehiatzeari ekin nahi diolako berriro eta bere burua frogatu nahi du. Dos Santos 2018ko uztailean iritsi zen SUPER AMARA Bera Berara baina aurredenboraldian sorbaldan mina hartu eta ebakuntza egin behar izan zioten. Behin osatuta, Akiles tendoia apurtu zuen. Gipuzkoan bizi delarik, hilabete inguru darama taldearekin entrenatzen eta klubari alta ematea eskatu dio lehiakatako sentsazioak berreskuratze aldera. Horregatik, deialdia osatuko du.

Hortaz, Imanol Álvarezek Nekane Terés nafarraren baja bestetik ez du Aula Alimentos de Valladolidi aurre egiteko, iaz ligan gainditu ez zuen talde bakarra. Kopako finalean lortu zuen baina. Miguel Ángel Peñasen taldean Yunis Camejo, Bera Berako jokalari ohia dago eta Cristina Cifuentes kapitaina baja izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores