
SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da larunbatean 18etatik aurrera Bidebietan Canyamelar Valencia taldea hartuz, “gure zalegoen aurrean irudi ona emateko asmoarekin”, entrenatzailearen esanetan.

SUPER AMARA Bera Berak abonamendu berezia zehaztu du multzoen faseko hiru partidak ikuste aldera, helduek 30 euroetan eta gazte eta jubiltatuentzako, 15 euro. Sarrera bakoitzak 12 eurotan salgai jarriko dira (gazte eta jubilatuentzat, erdia).

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean Urnietako HK10 hotelean SUPERA AMARA Bera Berak 2019ko urtarrilaren 6tik otsailaren 10era bitartean EHF Cupeko multzoen fasearen xehetasunak aurkeztu ditu.