
Álex Nogués errenterriarrak Eider Rubio ordezkatuko du bigarren entrenatzaile eta atezain prestatzaile gisa SUPER AMARA Bera Beran 2019-20 denboraldian.

Gorpuzten ari da ‘Summer BAG Experience’, SUPER AMARA Bera Bera, Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés taldeek antolaturiko udako txapelketa, iaz A Guardan abian jarri zena gipuzkoarren garaipenarekin bertakoen aurrean, aurten aldiz, Donostiak hartuko du bigarren edizioko antolakuntza abuztuaren 23 eta 24n.

SUPER AMARA Bera Berak 2019-20 denboraldiko EHF Cup lehiaketa eman du izena, egungo sistemarekin azkena, 20-21 denboralditik aurrera izango den European Handball League delakoa izan aurretik.