Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako plantillak astebeteko jai du, ez ordea lesionaturik daudenetzat. Emma Boada, Maitane Etxeberria eta Eli Cesáreok hobekuntza nabaritu dute, klubarentzat albiste pozgarria.

Lotailu gurutzatuaren ebakuntza abuztuaren 31n egin ziotenetik,  Emma Boadak hiru hilabete beteko ditu aste honetan. SUPER AMARA Bera Beraren Nerea Uranga fisioterapeutaren iritziz, “orain arte belaunak oso erantzun ona eman du, mugikortasun epe guztiak betez”. Hortaz, lan karga handituz joango dira. “Hemendik aurrera belauna sendotzea da helburua eta korrikan hasi, arin bada ere” adierzi du Urangak. Espero da martxoan edo apirilean taldearekin bat egitea Boadak.  

Azaroaren 7an sudurreko hezurrak apurtu zituen Maitane Etxeberriak, “orain arte berak bakarrik egin ditu lan saioak, kontakturik gabe” azaldu du Urangak. Atzo mediku azterketa izan zuen eta oraindik bizpahiru aste beharko ditu taldearekin berriro entrenaldiak osatzeko.

Bestetik, Eli Cesáreok dituen lesioak “bide onetik” doaz azpimarratu du Urangak. “Behatzean duen Stener lesioak mugikortasun oso ona du eta sendotze lanean sakontzea falta zaigu, indar guztia berreskuratze aldera. Eskumuturreko lesioa ere ondo doa, larriagoa denez eta mugitu gabe denbora asko egon zenez, hortaz denbora gehiago behar du”. Fisioterapeutak dio “astelehean egin zioten mediku azterketak finkatutako epeak baino hobeto doala berretsi zuen eta, antza, hasieran pentsatuta genuen epea baino lehenago iritsiko litzateke”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores