
Adriana Cardoso uztailaren 1ean Brasilgo selekziora itzuliko da, Renata Arrudarekin batera, izan ere, Jorge Dueñas hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako jokalariak sartu ditu 21 jokalarien zerrendan, uztailaren 24tik 30era bitartean Liman ospatuko diren Joku Panamerikarrak prestatze aldera.

Gaur goizean Espainiako Federazioak iragarrita, SUPER AMARA Bera Berako sei jokalarik Guerreras Iberdrola Ligako 2018-19 zazpiko taldean eta defentsa onena izendatzeko aukera dute.

Larubatean Oropesa de Mar hirian ospatutako Espainiako Eskubaloi federazioak, besteak beste, 2019-20 denboraldiko egutegia onartu zuen. Hortaz, abuztuaren 31n ala irailaren 1ean jokatuko da Superkopa eta Liga Guerreras Iberdrola 7an hasiko da eta maiatzaren 23an amaitu.