
Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoaren agindupean SUPER AMARA Bera Berak Anoetako miniestadioan ekingo dio aurredenboraldiari uztailaren 29an (astelehenean 10etan) eta arratsaldeko 18etan Josean Gasca kiroldegian lehen saio teknikoa burutuko du.
SUPER AMARA Bera Berak Ainhoa Etxeberria, 21 urteko gipuzkoarrarekin itxi du 2019-20 denboraldiko plantilla, ondorioz, Imanol Álvarezek 16 jokalariekin egingo du lan Superkopa, Liga, EHF eta Kopari ekiteko.

SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso eta Renata Arruda Brasilekin eta Manuela Pizzo Argentinarekin uztailaren 24tik 31era bitartean Liman ospatuko diren Joku Panamerikarretan izango dira.