
Euskal Eskubaloi Federazioko Asanbladak onartu zuen 2019-20 denboraldiko egutegian, jubenil eta kadete nesketan irailaren 14n hasiko dena eta seniorretan, irailaren 29an.

Álex Nogués errenterriarrak Eider Rubio ordezkatuko du bigarren entrenatzaile eta atezain prestatzaile gisa SUPER AMARA Bera Beran 2019-20 denboraldian.

Gorpuzten ari da ‘Summer BAG Experience’, SUPER AMARA Bera Bera, Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés taldeek antolaturiko udako txapelketa, iaz A Guardan abian jarri zena gipuzkoarren garaipenarekin bertakoen aurrean, aurten aldiz, Donostiak hartuko du bigarren edizioko antolakuntza abuztuaren 23 eta 24n.