
SUPER AMARA Bera Berak froga gogorra du 2019-20 denboraldiko lehen lagunartekoan, izan ere, bihar ostirala (18etan) Merignac Handball izango du aurrean Baionako Laugan aretoan (Paul Pras kalean). Gironde herriko taldeak iaz Frantziako gorenera igotzea lortu zuen -2007-08an jaitsi zen- datorren urtean Ligue Butagaz Energie deitura hartuko duena.

Kolore berriak baina tonu ezberdinekin, Negua hornitzaile moduan eta nobedade gisa, kaltzeta beltzetan babesle dutelarik. SUPER AMARA Bera Berak leial jarraitzen du urdinarekin –ekipazio nagusiena- eta laranjarekin –bigarrena-, eta berdez ala gorriz jantziko dira atezainak.

SUPER AMARA Bera Bera lehiatzeko irrikan dago, erronka berriei heltzeko, batez ere Ligarekin berriro amesteko eta EHFk utzitako zaporeari jarraipena emateko Joku Olinpikoetan amaituko den denboraldian, jokalari bat baino gehiago Tokio 2020 begira jarri delarik.

Eibarren Abuztuaren 31n (18,30etan) ospatuko den XX. Superkoparako sarrerak saltzeko aukera izateaz gain SUPER AMARA Bera Berak autobusa jarriko du. Horretarako formularioa bete beharko da, 943458166 telefonora deitu edo