
SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko QR1 kanporaketa osoa Gipuzkoan jokatuko du irailaren 14 eta 15ean, Suizako LK Zug taldearekin adostu ostean, Europako Federazioari adierazi geniona.

SUPER AMARA Bera Berak bigarren lagunartekoa osatu du gaur Santander hiriko IV. Txapelketa irabaziz Numancia kiroldegian Atlántico Auto Gomas Pereda (17-41) aise gaindituta.
SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena (19etan) Santanderreko Pabellón Numancia delakoan aurrendenboraldiko bigarren lagunartekoari helduko dio Zilarrezko Mailako Atlántico Auto Gomas Pereda taldearen aurka, Manuela Pizzo argentinarra taldera batuko delarik.
Summer BAG Experience 2019 bigarren edizioak finalerdiak zehaztu ditu, Bidebieta kiroldegian ospatuko direnak abuztuaren 23an. Aurrenekoan, 17etatik aurrera, Mecalia Atlético Guardések aurten gonbidata den Liberbank Gijón taldea izango du aurrean eta 19etan SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid hartuko du.