
Eusko Jaurlaritzak aste honetan antza onartuko dituen murrizketak ezagutu aurretik, esan daiteke, Zubileta Evolution BM Zuazo eta SUPER AMARA Bera Berak larunbatan (19etan) Lasesarren jokatuko duten euskal derbia ezohikoa izango dela, izan ere, Barakaldo eta ondoko herrietako jendeak baino ezingo du partida ikusi.

XXI Superkopa Málagan gelditu da. Doirok azken minutuan sartutako gola ezin izan du berdindu SUPER AMARA Bera Berak berdindu Laura Hernández saiatu arren. Rincón Fertilidad Málaga, markagailuan aurretik egon dena ia partida osoan, azken minutura arte itxaron behar izan du aurreneko Superkopa lortzeko (28-27).

Imanol Álvarez komunikabideen aurrean izan da gaur bideo konferentziaren bidez Superkoparen inguruan hitz egiteko, larunbatean 18etan (Teledeporte) SUPER AMARA Bera Berak Rincón Fertilidad taldearen aurka jokatuko duena Málagako Ciudad Jardín kiroldegian (Rally eta Sabroso, kanariarrak). Bere ustez, “defentsa” izango da “gakoa” eta Ligan egindako “jokua hobetzea”.